2010ean Frantziako lehen tokiko monetak hasi eta hamar urtera, Lyon 2-ko Unibertsitateak tokiko monetei buruzko ikerketa nazionalaren emaitza biziki interesgarriak plazaratu ditu. 2019ko azarotik 2020ko urtarrilera, Triangle Lyon-eko ikerketa laborategiak, Frantziako 63 tokiko monetei buruzko inkesta bat egin zuen (78 direlarik Frantzian).

2014az geroztik estatuko lehen inkesta da, eta, lehen irakaskuntzan, 63 tokiko moneta horien lurraldeak 13.112 herri kondatzen ditu; beraz Frantziako herrien %37,5etako biztanle, herriko etxe, elkarte eta enpresek, tokiko moneta baterako sarbidea dute. Ez da ezer, batez ere, abian edo etortzekoak diren krisien aurrean, leku guztietan, trantsizio ekologikorako eta lurraldeen erresilientziarako tokiko tresnak herritarren esku jartzea ezinbestekoa denean,.

2019. urte bukaeran zirkulazioan ziren tokiko monetak 4,4 milioi euroko diru masa metatzen zuten (horietatik 1,54 milioi Euskoarentzat). Ikertzaileek tokiko monetak 5 taldetan sailkatu dituzte (clusterrak), zirkulazioan den moneta masaren eta kide partikular eta profesional kopuruen arabera. Zirkulazio konfidentzialeko 12 moneta badira, 38 txiki, tamaina ertaineko 19, tamaina handiko 6 eta tokiko moneta handi bakar bat (Euskoa). Ikertzaileek aztertu dute “Martxan diren dinamikak onak dira tokiko moneta txiki eta handienentzat, baina bi mutur horien arteko tamaina desberdineko monetentzat hala-holakoa da”,.

Parte hartzearen funtsezko gaia

Dokumentuan zehar, tokiko monetak eremaiten dituzten elkarteei buruzko elementuak ere ikasten ditugu: « Zirkuitu laburren garatzeari esker lurrald e erresiliente baten sortzea eta herritar boterea azkartzea eta tokiko demokrazia indartzea dira […] gehien aipatzen diren bi helburuak » . Gainera, tokiko moneten %31k gutxienez langile bat enplegatzen du, eta guztiek laguntzaileekin lan egiten dute.

Txostenean tokiko moneten garatzeko funtsezko bi erronka nagusi identifikatzen dira: tokiko moneten inguruko herritarren mobilizazioa eta tokiko monetak erabiltzen dituzten sare profesionalen garapena. Euskoak ondorio hauek partekatzen ditu, eta 2018an Europako moneta garrantzitsuena bihurtu denez, eta gai horiei buruzko formakuntza bereziak proposatzen dituen Bihar, Tokiko Moneten Institutua sortuz, beste tokiko monetei bere esperientzia, metodoa eta tresnak partekatzen ditu.

Txosten osoa aurkitu Bihar, Tokiko Moneten Institutoko baliabideen zentroan.

Blanc Jérôme, Fare Marie, Lafuente-Sampietro Oriane (2020), Les monnaies locales en France : un bilan de l’enquête nationale 2019-20 [Rapport], Lyon, Triangle – UMR 5206, Université Lumière Lyon 2, Sciences Po Lyon, 56 p.