Berri biziki ona!

Konfinamenduak bukatzen du, eta mobilizazioak segitzen du! Euskal Herriko etxe ekoizleen IDOKI elkartea, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG), Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) eta ELB laborari sindikatuak apirilaren hasieran Lekukoa izeneko internet plataforma martxan jarri dute.

Lekukoa laborariek berek sortu duen iniziatiba bat da, kontsumitzaileekin lotura zuzenak mantendu eta garatzeko sortua, tresna berri eta balia erraz bat da. Web gune honek hogei hiri baino gehiagotan, astean behin edo bi aldiz, laborariek banaketa kolektiboak proposatzen dituzte : klika gutxi batzuen bidez, begira zein laborarik banatzen duen zure etxetik hurbil, zer proposatzen duten, zure manaketa mailez edo SMS bidez egin, eta zure manaketa berreskuratu banatze kolektiboaren egunean.

Ordainketen egiteko, tokiko moneta onartzen duten laborari kideei (anitz dira eta webgunean ekoizle fitxa bakoitzean zehaztua da) Eusko biramendu bat egin dezakezu, edo eusko billetez ordaindu edo bestela euro biramendu bat, edo banatze egunean emango duzun txeke baten bidez.

Lekukoa, bere izenak dion bezala, aldi berean “lokala” da eta errelebo-lasterketa batean eskuz esku pasatzen den tresna da ere. Manaketa baten egitea, kalitatezko tokiko ekoizpenen ukaiten segitzeko, jatetxeen, merkatuen eta kantinen ixteek kaltetutako laborariekin solidarioak izateko eta lurralde horretako biztanleen eta bertan lan egiten duten laborarien arteko loturak estutzeko manera bikaina da.

Joan beren web gunera!

Eusko konturik ez baduzu oraindik ideki, 5 minutaz egin dezakezu hemen klik eginez.