Marimotots, Pirritx eta Porrotx, Terre Buissonière elkarteak zaindurik Haurren Xokoa, tigre puzgarri erraldoia…: haur guztiak ongi etorriak dira Eusko Egunera, datorren igandean 9:00etatik 18:00ak arte Baionako Elkarteen etxera.

Haurren Xokoan, 2 giro desberdin:

Atseden xokoa (Lacorre gela): cocooning ttpienentzat, bazkaria berotzeko aukera, “siesta egiteko” eta ninien jantziak aldatzeko instalazioa.
Joko eta animazio xokoa (Saez gela): Antzara jokoa egiazko neurrietan, mugikortasun lantzeko, marrazki eta irakurketa lantaldeak.

+ 14:00etan, bihotz oneko burasotasunari buruzko trukada denbora Valérie Debaylekin, “l’Arbre à signe”-ean parte hartzailea dena. Buraso eta haurrak, zatozte zuen galderak egitera!
+ BOUM 17:00etan!

Programan ere bai:
– tigre puzgarria 12:00etatik 18:00etara, @Udalekurekin, barnean eta ostatuaren ondoan
– 10:30-11:00: makillatze lantaldea
– 10:30-11:30: Marimotots, Pirritx eta Porrotx pailazo ikusgarria (7.5 eusko/€, dohainik urte batez pekoentzat)

Haurren xokoa ostatuaren ondoan egongo da aitamek zaindu ahal izan ditzaten, egunaz baliatuz ere!

Egunaren egitaraua aurkitzeko : https://www.euskalmoneta.org/pee/