Bi hitzez zure burua aurkeztu dezakezu?

Alice, 38 urte, laborategi teknikaria naiz. Egungo egunean, Hazparneko laborari aprendizko formakuntza zentroan ari naiz lanean. 2013an hasi naiz Bizi!n militatzen, eta Euskoa ezagutu dut.

Zein da zure errola Euskoan?

Laguntzailea naiz. Eusko billeteak gutun-azaletan sartzen hasi nintzen, eta ondotik ekitaldietan kidetze eta informazio mahaiak egin ditut, eta gaur egun, gehiago Eusko Egunean engaiatua naiz.

Zendako Euskoan kidetzea hautatu duzu?

Euskoan zirkuitu laburren ideia zait gustatu. Kidetzea eta Euskoz kontsumitzea, tokiko laborantzatik datozen ekoizpenak proposatzen dituzten hurbileko komertzio txikietara joatea da. Ez da bankuetan lo geratzen den dirua. Eusko %3aren sistemari esker elkarteak sustengatzeko era bat da ere, aukeratzen dugun elkarteari euskoz erosten dugunaren %3a emana baizaio. Eta, euskaraz trukatzeko aukera ematen du askotan ere.

Euskoak aldatu al ditu zure kontsumo moldeak?

Bai, bistan da piska bat! Nire komertzioak aukeratzen ditut ordaindu dezakedan monetaren arabera! Euskoz ordaintzen duzularik, zirkuitu laburretatik datozen ekoizpen minimo bat duzula garantia da ere.

Zuretzat zer erran nahi du eusko kide izateak?

Euskoarentzat laguntzaile izatea niretzat bere bizilekua babestearen alde borrokatzen den elkarte bat sustengatzeko nire harrixka txikia ematea da. Militante ekologista bezala, tokiko moneta bat baliatzeak tokiko kontsumo arrazoitua bultzatzeko aukera on bat da eta horrek karbono inpaktua mugatzen du, eta tokiko ekoizleak eta komertzio txikiak laguntzen ditu.

Zer ekarri dizu zure laguntzaile esperientziak?

Nire laguntzaile esperientziak momentu gozoak ekartzen dizkit. Partekatzea, trukatzea, eta jende berria ezagutzea! Oso atsegina eta aberasgarria iruditzen zait.

Euskoaren zein baloreekin egiten duzu bat: ekologia, elkartasuna edo euskararen babesa?

Aurretik erran bezala, Euskoarekin bat egiten dut gehien bat bere balore ekologikoengatik, baina, bistan dena ere elkartasunarentzat. Tokiko eragileen sustengua, nire ikuspundutik, balore ekologikoekin guztiz bat egiten dute.

Laguntzaile izaten dudatzen dutenei ze mezu luzatu nahiko zenieke?

Euskoaren baloreekin bat egiten baduzu, laguntzaile bilakatzen bazira baliosa eta zure buruarekin betea sentitzeko aukera emango dizu. Harrera ona izango duzu eta kezkatzen dizuten gaiei buruz trukatzeko pertsona berriak ezagutuko dituzu. Nork daki, dohaintza berezi bat baduzu, elkarteari gauza asko ekartzen ahalko dizkiozu, bai lanaren aldetik, baina baita ideia berrien aldetik, edo sustengu moralarentzat besterik ez. Elkarteak, bilakaera bat izateko, pertsona ezberdin asko behar ditu!