Zure eusko-kontutik beste pertsona baten, elkarte baten edo enpresa baten eusko-kontura biramendu bat egiteko, hola egin behar duzu:

  1. Zure solaskideari bere eusko-kontuko zenbakia galdegin iezaiozu (9 zifrakoa). Zenbaki hau euskokartan kide zenbakiaren eskuinean idatzia da. Bestela bere eusko-kontuan sartzen da; lehen orrialdean, zenbakia ikusiko du «Kontu-zenbakia» idazkiaren azpian (oharra: kontu-zenbakia ez da kide-zenbakia).
  2. Zure eusko-kontuan, zoaz «Ene biramenduak» orrialdera, eta gero klik egin «Hartzaileen kudeatzea» idazkian.
  3. «Hartzaile berria» idazkian klika ezazu, eta zure solaskidearen kontu-zenbakia sar. Haren izena agertuko da, behar den zenbakia sartu duzula segur izateko.
  4. Itzul zaitez «Ene biramenduak» orrialdera; orain, «Biramendu puntuala» orrialdean klik egin eta formulario laburra bete ezazu. Ontzat eman ondotik, biramendua berehala eginen da: euskoak zure kontutik aterako dira, zuzenean, eta zure solaskidearen kontuan sartuko dira.