Ez baldin bazara oraino Eusko-sareko kide, zure eusko-kontua zuzenean ireki dezakezu hala ere; urtesaria zure eusko-kontutik ordainduko duzu, lehen aldikotz konektatuko zarelarik.

Zure eusko-kontuaren irekitzeko:

  • Internet bidez, 5 minutuz egina da, zuzenean orrialde hortan: Kontua irekitzea.
  • Postaz: zure izena, deitura, posta kodea, hiria, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia eta lagundu nahi duzun elkartea —euskotan trukatuko dituzun euro kantitatearen % 3ko emaitza ukan dezan (argibide gehiago hemen)— zehazten dituen gutun bat igor iezaguzu, ondoko helbidera: Euskal Moneta, Cordeliers karrika, 38, 64100 Baiona. Gutun horrekin batean, zure nortasun-agiriaren eta, ahalaz, zure bankuko nortasun agiriaren kopiak eta dirua kentzeko SEPA baimen-agiria igor itzazu. Baimen-agiri hori hemen telekarga daiteke: Eusko-numerikoa: dirua kentzeko mandatua.