Tokiko moneta lurraldean biziarazi eta tokiko ekonomian konkretuki parte hartu nahi duzu? Euskal Monetak garapen eta lurralde-animazioko kargudun bat xerkatzen du denbora osoz, iraupen mugatuko kontratuan (CDD), iraupen mugagabekoa (CDI) bilakatzen ahal dena.
2013az geroztik, Euskoak herritar, saltoki, enpresa, elkarte eta tokiko elkargoak elkartzen ditu helburu beraren inguruan: moneta lurraldearen zerbitzuko tresna bilakatzea. Gaur egun, sareak 6 000 kide baino gehiago ditu (4 600 norbanako, 1 400 profesional eta elkarte eta 42 tokiko kolektibitate).
Terenoko lanpostua, Eusko sarearekin elkarlanean
Garapen eta lurralde-animazioko kargudunak bere lurraldean Euskoaren sarea garatu eta biziarazi beharko du.
Horrek erran nahi du egunerokoan saltegi, enpresa, ekoizle, elkarte eta herritarrengana joan beharko duela, kide berriak lagundu eta jadanik eusko sarean diren kideen arteko harremanak indartu.
Lanpostuak tokiko animazio dimentsio inportantea du: merkatu eta ekitaldietan parte hartzea, topaketak antolatzea, laguntzaileak mobilizatzea, lurraldeko eragileen artean loturak sortzea, eta, moneta, tokiko ekonomia eta trantsizio ekologikoaren inguruko sentiberatze ekintzak proposatzea.
Beste gisan errateko: terenoan izatea, jendearekin harremanetan aritzea eta proiektu zein dinamika kolektiboetan parte hartzea maite dutenentzat egina den lanpostua da.
Zein profil xerkatzen dugu?
Prospekzioan eta giza harremanetan eroso den pertsona bat bilatzen dugu, sare bat garatzeko, publiko anitzak mobilizatzeko eta autonomiaz lan egiteko gai dena, talde-lanean aritzeko ere.
Sare-garapenean, lurralde-animazioan, ekonomia sozial eta solidarioan edo herritarren zein elkarteen mobilizazioan esperientzia izatea baloratuko dugu. Euskal Herria ongi ezagutzea eta euskalduna izatea abantaila bat da.
Lantokia Baionan da, lurraldean joan-jin erregularrekin. Denbora osozko kontratua da, muga batekin (CDD), baina mugagabe bilaka daitekeena (CDI).
📅 Hautagaitzak: 2026ko urriaren 1a arte (rh@euskalmoneta.org)
📍 Lanpostuaren hartzea : 2026ko azaroaren 1ean.
👉 Lanpostu deialdi osoa hemen atzeman