Apirilaren 18an, larunbatarekin, 3.000 lagun baino gehiago bildu ziren Ezpeletan Eusko Egunarentzat, Ipar Euskal Herrian zirkulazioan den tokiko monetaren urteroko besta handian. Egunean zehar familia girotik gaueko kontzertuetara, lurraldeko hitzordu nagusien artean egonkortzen ari den ekitaldia dela erran daiteke.
Besta girotik harago, Eusko Eguna tokiko ekonomia baten neurri handiko erakusleihoa da, non ekoizpena, kontsumoa eta trukea gertutasunaren, elkartasunaren eta trantsizio ekologikoaren logika barne sartzen baitira. Bai erakus mahaietan, bai plateretan, zirkuitu laburrak martxan ziren, Euskal Monetako sareko profesionalek eramana.


5 075 007 eusko en circulation
Edizio honetan, Euskoak helburu sinbolikoa gainditu du, zirkulazioan den eusko kopuruak, 5 milioiak gainditu baititu. Europako tokiko moneta garrantzitsuena da, eta 6.000 erabiltzaile ditu (4600 partikular eta 1400 profesional). Hamahiru urte berantago, inoiz baino gehiago tresna ekonomiko egituratzailea da Euskal Herriko moneta, manera iraunkorrean instalatua.
Euskoz eginak diren transakzio guziek, trukaketen birkokatzean parte hartzen du : moneta lurraldeko eragileen artean dabil, hurbileko saltokiak, laborariak eta tokiko enplegua zuzenean babestuz. Aldaketarako palanka gisa ere ekiten du, ohiturak zirkuitu laburragoetara, jasangarriagoetara eta solidarioagoetara bideratuz, eta, aldi berean, euskarak espazio publikoan behar duen presentzia indartuz.


Lurraldeen trantsiziorako tresna zehatz bat
Planetaren beste aldean hartzen diren erabaki politikoak hemengo biztanleen egunerokotasunaren gastuak zuzenean hunkitzen dituzten honetan, lurraldean moneta burujabetzea ezinbestekoa bilakatzen ari da. Tokiko monetek erantzun zehatza ematen dute : harreman ekonomikoak tokiko eragileei buruz berbideratzeko eta eredu erresiliente eta arduratsuagoak babesteko aukera ematen dute.
Hauteskundeak pasa berri direla eta, hautetsi berriak instalatzen ari dira. Ipar Euskal Herrian 40 bat herriko etxeek egin dute jada politika publikoetan Euskoa erabiltzeko hautua. Zirkulazioan diren 5 milioi euskoak gainditzeak herri-atxikimendua gero eta handiagoa dela adierazten du, eta kolektibitate berriak bultzatzen ditu tresna horretaz baliatzera lurralde-garapenean sakontzeko.


Besta bat, baina baita erakustaldi kolektibo bat ere
2026ko edizio honekin, Eusko Egunak baiezten du bai tokiko monetaren arrakasta herrikoia, bai eredu ekonomiko alternatibo bat eraikitzeko gaitasuna. Ezpeletan ekosistema oso bat erakutsi da : ekonomia aktibo batena, bere lurraldean benetan errotua.
Eusko Eguna ez da besta bat bakarrik : eredu hau jadanik ibiltzen dela froga da. Zirkulazioan diren 5 milioien helburua gehien ikusten den indikatore bat da, eta, hemendik goiti, garapen-fase berri baterako bidea irekitzen du.