Eusko Egunaren 2026eko edizioa iristear da! Ezpeletako merkatu estalian ospatuko den besta giroko egun honetan, haur eta helduentzako animazioak, jantzi hustea, hitzaldia, kontzertuak… eta, noski, egun osoan zehar janari goxoa!

Urtero bezala, tokiko ekoizleak eta zirkuitu laburreko produktuak izango dira egunaren ardatz nagusiak. Eusko sareko ekoizleen lana balioan jartzeko pentsatutako janari eskaintza berezia izango dugu aurten ere.

Laborarien bazkaria bazkaltzeko

Eguerdirako, laborarien bazkaria proposatua izanen da. Edozein gustu eta dieta beharretara egokitua da: haragiarekin, begetariano, beganoa.

Egun osoan zehar

Gose apur bat edo plazer gozo bat asetzeko:
– Patata fritak
– Matahamia
– Taloak
– Bixkotxak

Herriko sukaldeburu eta ostalariek prestaturiko pintxoak dastatzen ahalko dituzue baita ere: Pottoka, Chilhar, Aintzina, Doxpi, Choko Ona, Euzkadi, Etxemendi, Pika ostatua.
Milesker handi bat haiei!

Ezagutu egitarau osoa: Eusko Eguna 2026ko. 

Apirilaren 18an, larunbata, Ezpeletan, zure zain gaude!