Mugikortasunen Europako Astearen baitan, urtero lurraldeek beren joan-etorriak birpentsatzera sustatzen dituena eragin kaltegarri txikiagoa eta elkartasun handiagoa helburutzat hartuz, Eusko sareko profesional bat argitan ematen dugu: Aupa, Citiz Euskal Herri – Aturriko autopartekatze eragilea, ekonomia sozial eta solidarioan sustraitua, hurbileko mugikortasun ekologikoa garatzeko lanean ari dena.

Aupa zer da eta zergatik adoptatu?

Aupa tokiko kooperatiba da, eta 2023ko udatik Citiz autopartekatze zerbitzua hedatzen ari da Euskal Herri – Aturriko Mugikortasunen Sindikatuaren lurraldean, eguneroko mugikortasun beharrei erantzuteko xedea du, eta ibilgailurik gabe bizitzea ahalbidetzen duen modua da. Autopartekatzeak aukera ematen du auto bat behar denean bakarrik hartzeko, eta horrek gastu finko handiak saihesten ditu, hala nola asegurantza, aparkatzea, mantenua zein ibilgailuaren balio-galtzea. Aterabide malgua da, ekonomikoa eta ekologikoa, ibilbide puntualetarako egokia, oinez, bizikletaz edo garraio publikoz ezin delarik.

Partikularrentzat: engaiamendurik gabeko askatasuna

Partikularrek malgutasun handia izan dezakete Auparekin. Ez dute luzarako kontratatu beharrik, eta horrek zerbitzua presiorik gabe probatzeko aukera ematen du. Sistema sinplea izateko pentsatua da: ibilgailu bat erreserbatu, erabili, eta bere lekura itzultzen da. Tarifak erabilpenari egokituak dira, erreserbaren iraupenaren eta egindako kilometroen arabera. Alternatiba praktikoa da egunero autorik behar ez dutenentzat edo ingurumen aztarna murriztu nahi dutenentzat.

Profesionalentzat: joan-etorriak optimizatzeko aterabidea

Profesionalek ere hor aurkitzen dute beren kontua. Aupak soluzio bat eskaintzen du taldean bidaiatzeko, bezeroekin hitzorduak egiteko edo zama astuna eramateko. Horrek aukera ematen die enpresei autoen flota murrizteko eta, aldi berean, mugitzeko gaitasun erreaktiboa mantentzeko. Kudeaketa arduratsua da finantza kostuetan eta laneko joan-etorrien kudeaketan aurrezteko eta, aldi berean, nork bere langileei onura pribatuak eskaintzeko.

Nola funtzionatzen duen Aupak 4 urratsetan:

  • Izena linean eman ondoan, Aupa taldeak zure profila egiaztatzen du eta baliodun egiten.
  • Mugikorreko aplikazioan edo webgunean duzun ko tuaren bidez, eskuragarriak direnetan nahi duzun ibilgailua hauta ezazu eta behar duzun tenoreko erreserba.
  • Ibilgailuaren ondoan zaudenean, autoa irek ezazu zure smartphonearekin (edo pasa txartel batekin), lekuaren egoera-akta egizu eta gidatzea goza. Ibilgailuak segurtasunez ibiltzeko behar den guztia dauka.
  • Erabilera bukatzean, ibilgailua bere geltokian aparka ezazu eta erreserba buka.

Partaidetza horrek ilustratzen du nola tokiko eragileek bat egin dezaketen mugikortasun soluzio berritzaileak proposatzeko, eta, aldi berean, lurraldeko ekonomia indartzeko.

Zerbitzuan izena eman nahi baduzu, Eusko Eskaintza Berezia hauta ezazu hemen: izen-emate gastuak prezio erditan dira (20 Eusko, 40 €-ren ordez) eta 20 euskoko kontsumo-kreditua irabazten duzu lehen fakturan!

Eta Eusko profesioanalen sareko kide gisa, 6 hilabeteko doako harpidetza izan dezakezu, hau da, 96 €-ko aurrezpena.
Xehetasun gehiago prezioei buruz, hemen.

Aupa zerbitzua erabiliz eta euskaraz ordainduz, lurraldean duzun eragin positiboa bikoizten duzu!