Laborantza herrikoi eta iraunkorraren azoka Iratiko azoka estalira itzultzen da hiru egunez animazio, atelier pedagogiko, mintzaldi eta apairuekin. Aurten, azokak emazte laborariei ematen dio tokia, helburua, emazte laborariei ikuspena handitzea eta ezagutza erakustea izanki, haiek bakarrik laborarien%30 a adierazten baitute!

Programa (esteka etortzeke) atera berri da, beraz ez dudatu eta begirada bat emaiozu LURRAMAra etortzeko gogoa emanen dizuna ikusteko.

Urtero bezala, euskoz ordaintzen ahalko da azoka osoan : sarrerak, txartelak, eta abar.

Eta noski, bertan izanen gira bi mahainekin, beheko eta lehenengo estaietan, egunero, goizeko 10etatik arratsaldeko 7ak arte. Bertan, euskoak atera, trukatu, lurraldeko aurkitegiak hartu eta tokiko monetari buruzko galderak pausatzen ahalko dituzu!

Euskal Herriko Laborantza Ganbara bezala azokaren sortzaile den elkartea bezala, Euskoak laborari mundua sustengatzen du. Izan ere, tokiko monetan sartzeko araudian agertzen den bezala laborantza intentsiboan ari diren profesionalak ez dira eusko sarean onartuak. Hortaz, tokiko moneta erabiltzeak laborantza herrikoi eta iraunkorra sustatzen du, sarean onartua den bakarra baita! Azkenik, %3 sistema solidarioak  bere hartzaileetan laborantza herrikoi eta bertutetsua bultzatzen dituzten hainbat elkarte militante barneratzen ditu. BLE, EHLG, Idoki, Inter-Amap eta Lurzaindiak, aurten 6000 eusko baino gehiago eskuratu dituzte tokiko monetaren erabiltzaile diren haien babesleei esker.

Bestalde, LURRAMA, bere laguntzaile guztien mobilizazioari esker posible da! Beraz, denbora pixka bat baduzu dinamika eder hau laguntzeko, klik egizu https://www.lurrama.org/index.php/fr/benevoles/ estekan!

Azaroak 10-11-12, denak LURRAMARA, eta euskoz, laborantza herrikoia sustengatzeko!