Baionako bestak bai, lurraldearekin solidario izan ere bai! Euskoari esker, biak posible dira! Horretarako, joan zaitez Euskal Herriko tokiko moneta erabiltzen duten 70 elkarte, ostatu, peña, jatetxe eta kafetegietatik batzuetara.

Eusko erabiltzea tokiko eragile ekonomikoak biziaraztea da, eta hori baino anitzez gehiago ere. Erabiliko dugun moneta hautatzea, biharko lurraldea eraikitzeko ahalaz birjabetzea da: trukeak birkokatzea, zirkuitu laburrak garatzea, trantsizio ekologikoa zalutzea, euskara nabarmentzea eta elkarte bizia finantzatzea.

Zatoz gu ezagutzera eta sakelak Euskoz betetzera!

Hitzordua gure informazio eta truke mahainetan ; Euskal Moneta elkarteko laguntzaileek eta soldatapeko langileek aurkituko dituzu, bi tokitan :

  • Patxoki aintzinean, Tonneliers karrikan, egunero 11etatik 7ak arte
  • Karrikaldiak egiten diren Jacques Portes plazan, ostegunetik larunbatera, 11:00etatik 19:00etara

Han, “Baionako bestak euskoz” gutun-azalak eskuratzen ahalko dituzu, eta, horrez gain, dirua trukatzen ahalko duzu, Eusko kontutik dirua ateratzen ahalko duzu, elkartearen kide egiten ahalko zara eta Baionako bestetako Eusko zapia erosten ahalko duzu!

Euskoa, denentzat!

Ez zara Euskal Herrian bizi edo ez zara Euskal Monetaren kide? Ez da arazorik! Denek erabil dezakegu tokiko moneta!

18 edo 48 eusko biltzen dituzten “Baionako bestak euskoz” gutun-azalak eskuragarri dira Baionako Bestak beste manera batez bizi nahi dituzten guzientzat.