Uztailaren 18an, kreditu mutualaren sistema ezagutu “Eusko Barter” ikerketa programaren bitartez. Mugaz-gaindiko unibertsitate saioen baitan, tokiko moneten aitzindaria den Bihar Institutuak « Eusko Barter » proiektua aurkeztuko du.

Ikerketa proiektua bi hitzetan

Kontzeptua sinplea da : kreditu mutuala (“barter”) enpresei moneta osagarri batean kredituak eskaintzen dizkien sistema da, barter unitate bakoitzak euroaren balio berdina duelarik. Hirigune Elkargoak, Akitania Berriko Eskualdeak, Gipuzkoako Aldundiak eta Udalbiltzak « Eusko Barter » proiektua diruz sustengatzen dute.

Sistema berritzaile honen inguruko ikerketa diziplina ainitzeko ikerlariek daramate : Xabi Larralde, ekonomian Doktorea ; Yannick Lung Bordaleko Unibertsitateko ekonomilaria ; Baionako UPPAko Fabienne Pinos, kudeaketa zientzietan erakaslea ; Oier Onaindia, Arrasateko Unibertsitateko erakasle-ikerlaria enpresagintzan ; Dante Edme Sanjurjo tokiko moneta osagarrien aditua.

Hemen elkartearekin kolaborazioan eramana da proiektua, beste hainbat partaidetzekin ere kondatzen duelarik : Euskal Herriko Unibertsitate Publikoaren GEZKI zentroa, Massimo Amato, Italiako Bocconi Unibertsitateko Sardex-aren aditua, Baionako eta Ipar Euskal Herriko Industri eta Merkataritza ganbara.

Egunaren programa

Uztailaren 18ko eguna Baionako “Cité des Arts” gunean iraganen da, oso erakargarria den programa batekin : 

  • 9’00etatik 12’00ak arte : 

Ikerlarien eta aditu profesionalen hitzartzeak (Fabienne Pinos, Aitor Bengoetxea, Urko López, Olga Irastorza, Julien Milanesi) Euskal Herrian dauden enpresa-multzo ezberdinen inguruan : Ekonomia Sozial Eraldatzailean (ESE), klusterrak, eko-sistema alternatiboak…

  • 14’30etatik 17’00ak arte :

–       Bidasoaz bi aldeetan martxan diren ESEko ekimen inguruko mahai-ingurua : OlatuKoop federazioa, Hemen sarea, Euskoaren esperientzia ;

–       ESEren aldeko politika publikoak, eta sail hortan egon daitezken mugaz-gaindiko kolaborazioen inguruko mahai-ingurua.

Uztailaren 18an Bihar Institutuaren “Eusko Barter” proiektua ezagutzera zatozte ! Elgarrekin Euskal Herriarentzat gero erresilienteago bat eraiki dezagun !