Hiru asteren buruan itzuliko da Eusko Eguna; apirilaren 15ean, Ezpeletan. Ikuskizun eta aktibitate anitzek animatuko dute eguna, urririk, eta denentzat. Ondotik, gauean, kontzertuak izanen dira (12 eusko aurre salmentan /15 eusko han berean).
Oholtza gainean izanen dira Willis Drummond taldea, jatorriz Baionakoa eta rock eszenan saihestezina, Mouss&Hakim eta Le Bal du Samedi Soir. Xan eta Jurgirekin hitz egiteko parada izan dugu. Aipagaiak: Asiako bira, Hala Ere disko berria, Euskoaren aldeko haien engaiamendua eta musikari gisa biziaz duten ikuspegia.
Elkarrizketa osoa:
Apirilaren 15ean, larunbatean,
denak Eusko Egunera!
Argibide gehiago: https://www.euskalmoneta.org/eusko-eguna-kontzertuak-txarteldegia/?lang=eu