Pays Basque au Cœur 2007an sortutako elkartea da, tokiko hautetsien eta 6 Komertsante eta Ofiziale Batasunen (KOB) nahimenez. Sinergia-iniziatiba paregabea da gure lurraldean, eta tokiko ekonomia sustatzea eta hurbileko saltegiak babestea du xede.
Euskoren helburuekin bat egiten duen proiektua da beraz!

Pays Basque au Cœur, elkarteak tokiko 450 komertsant, ofiziale eta ekoizle biltzen ditu, Zuberoan, Errobin, Baigorrin, Garazin, Iholdin, Oztibarren, Amikuzen, Xarnegun eta Hazparnen. Opari-txekeek zoriona kausitzeko hamaika aukera ematen dituzte, honako jardueretan: autoak, motoak, bizikletak, gorputz artak, gastronomia, jokoak, aisialdiak eta kirolak, etxea, apainketa eta baratzea, jantziak eta osagarriak, aterpetxeak eta etxolak, ostatuak, bidaiak, osasuna eta zerbitzuak.
Gainera, Pays Basque Au Cœur elkarteak kultura eta turismo alorretako 70 partaide biltzen ditu. Kultura-txekeak 200 jarduera baino gehiagotarako erabil daitezke, hala nola ikuskizun, zinema, gune turistiko, liburutegi, bisita gidatu, liburu denda eta beste anitzetarako.
Partaideei buruzko xehetasunak

Euskotan paga daitekeen opari bat eskaini nahi duzu, zentzua duena eta baliosa dena? Egin ekintza solidario zehatz bat tokiko ekonomiaren alde, zure ingurukoei Pays Basque au Cœur txekeak eskainiz!

Txeke horiek eskuratzeko, joan zaitez Pays Basque au Cœur-en partaideak diren turismo-bulegoetara eta 10 saltegi baino gehiagotara