Zuen mobilizazioari esker tokiko monetak bere garapena segitzen du bere baloreei atxikia egonez, eta hozka bat gainditzen du 2021ko azaroan: 3 milioi eusko zirkulazioan dira orain Ipar Euskal Herriko lurralde osoan!

5 urte baino gehiago behar izan baldin badira milioi bat eusko zirkulazioan izateko 2018ko urrian, 3 urte baizik ez dira behar izan beste 2 milioi ezartzeko zirkulazioan, Euskoak duen Europako tokiko moneta garrantzitsuenaren estatutua egonkortuz.

2013ko urtarrilean sortua billeteekin bakarrik, Euskal Herriko tokiko moneta numerikora pasatu zen 2017ko martxoan, kontuak sarean proposatuz (eusko kontuak) « etxean egin » ordainketa txartelari lotua, euskokarta. Beti euskoaren erabilpena errexteko, euskopay ordainketa aplikazioa sortu zen 2020ko udan, geroztik 1200 kide baino gehiagok arras begi onez hartu dutena.

Tresna numeriko horiek garatu ditugu egunerokotasunean tokiko monetaren erabilpena errexteko eta bultzatzeko, bainan billeteei ez diete itzalik egiteko helbururik. Beren zirkulazioa gure desmartxaren erdigunean egoten da, eta gaur egun billeteen kopurua emendatzen ari da zuen eskura dituzuen 26 aldaguneei esker, Eusko sareko 1 200 pasa enpresa eta elkartetan erabilgarri. Hilabeteroko diru aldatze automatikoa ere emendatzen ari da, abantxu 150 000 eusko aldatuak direlarik hilabetero zuen kontuetan.

Eusko kontu bat ideki

Beraz gauza bakarra dizuegu errateko: milesker! Zuen mobilizazioari esker, Euskoa geroz eta gehiago ibilarazten da, biharko jendartea eraikitzeko gure lurraldea indartzen ahalbidetuz. Ekonomiaren bertokiratzean eta trantsizio ekologikoan oinarritua den jendartea, hurbileko komertzioak eta tokiko ekoizleak lehenetsiz. Zirkuitu laburren inguruan eraikia den jendartea, harreman sozialak sortzen eta sareko kideen arteko elkartasuna lagunduz. Eta euskarari, gure altxor linguistikoari beti leku gehiago ematen dion jendartea.

Segi dezagun elgarrekin euskoa ibilarazten gure eguneroko usaietan ainguratzeko, eta Euskal Herri ekologikoagoa, euskaldunagoa eta solidarioagoa eraikitzeko !