Uda honetan, Euskoak xantza ukan du Tokiko Moneten Institutuak lagundu baitu Bakantzak Euskoz ekintzaren balioen ebaluatzeko. Azken hori Euskal Herrian turismo parte-hartzaileago baten garatzeko pentsatua izan da..

Osasun krisiaren ondorioz, emaitza kuantitatiboak genituen itxaropenen azpian badira ere, kalitatiboki, Tokiko Moneten Institutuak (Fondation Crédit coopératif eta Bordaleko Unibertsitateko Crisalidh-en laguntzari esker) egin ekintza-ikerketak kontzeptua baieztatu du.

Informazio gehiagorentzat, parte hartu abenduaren 8an eta 17an (asteartez) eginen diren bi web mintegietan (10:00etatik 12:00etara). Izen emaiteak zabalik dira, eta 100 partaideko muga jadanik bi herenetan betea da lehen web mintegiarendako!

Abenduaren 8a, asteartez, 10:00etatik 12:00etara
« TOKIKO MONETAK: TURISMO PARTE-HARTZAILERAKO PALANKA »

Abenduaren 17an, ostegunez, 10:00etatik 12:00etara
« TURISMO PARTE-HARTZAILEA, ERRONKA BERRIA ESS-ARENTZAT? »

Informazioak eta izen emaiteak

 

Oroigarri gisa, Bakantzak Euskoz operazioak, Akitania Berriko Eskualde Kontseiluaren eta Euskal Hirigune Elkargoaren laguntzarekin, proposatzen die turistei Bakantzak Euskoa kontu baten idekitzea, 2€rentzat eta gehienez bi hilabeterako. Kontu hori beren banku kartaren bidez kargatze, dute, eta gero, euskopay ordainketa aplikazioari esker erabiltzen. Bertsio ez digital bat ere bada, turismo-bulegoetan salduak diren Bakantzak Euskoz gutun azalekin.