Eusko Eguna, Euskal Herriko tokiko moneta eta Europako tokiko moneta inportanteenaren besta handia, martxoaren 10ean iraganen da, igandearekin.

Karia hortarat, bazkari handi bat antolatua da Multip Lez’arts taldeak animaturik, begetariano aukerarekin.

Sarrera: kuia krema (arteki zatiekin ala gabe)

Plater nagusia: sasoiko ekoizpenekin prestatu Eusko kuzkuza (haragi bolatxo, oislasko eta lunkainkekin ala gabe)

Deserta: laranjazko igeri dagoen ugartea

Ardoa eta kafea barne.

Prezioak:

  • 15 eusko/€
  • 13 eusko/€ begetariano aukera

Zure bazkaria oraindik erreserbatu web orrialde hontan edo salgune hauetarik batean:

– Ezpeleta: Euzkadi hotel-jatetxea (chez Darraidou)

– Hazparne : Kompa informatika

– Itsasu: Ona’ta bio saltegia

– Donibane Lohizune : Martxuka

– Donibane Garazi : Paris saltegia

– Donapaleu : Harguindeguy drogeria

– Senpere : Tedokafe

– Urruña : Xaia ostatua

– Baiona : Elkar liburu saltegia, turismo bulegoa eta Lafitte baratze saltegia

9etatik 11etara zerbitzatua izanen den arroltze ta xingarraren aurretik pagatzeko aukera ere duzue. Claude Labat-ek proposatzen duen Baiona eta bere moneteri buruzko Baionako bisita gidatua baino lehen berotzeko ezin hobea!

Eusko Egunaren egitarauari buruz gehiago jakiteko han klikatu edo hemen segi gure Facebook gertakaria.

Zatozte denak eta zuen lagunei hitzordua eman iezaiezue !