Asteazkenetik goiti (2020ko azaroaren 18a), hiru web mintegi antolatuak dira, Euskal Herriko  monetari buruz gehiago jakiteko. Osasun krisiak urruntzera behartzen bagaitu, ez digu zuen gana joaitera eragotzi behar. Horregatik, trukatzen segitzeko eta informatua egoiteko aukera hauek proposatzen dizkizuegu. Web mintegi horietan Zoom bideokonferentzia plataformaren bidez harte hartzen ahal duzue, eta Euskoko Facebook orrian ere zuzenean hedatuko dira.

Deneri idekiak diren 3 web mintegi horien bidez, Euskoaren alderdi berriak ezagutuko dituzu. Hizlariek beren esperientziak eta gogoetak partekatuko dituzte, baina eztabaida horietan zuek ere parte hartzen ahalko duzue. Gertakari birtualak izan arren, zuei hitza emanez eta galdera erantzunak egiteko aukera emanez, gure nahikeria zinezko trukaketa baten sortzea da. Eta galdera gehienek hitzaldian zehar aipatu badira ere, bukaeran, trukaketa denborak izanen dira zuen galderei zehazkiago erantzuteko.

 

« Betidanik Euskoari buruz jakin nahi izan duzun guzia », azaroaren 18an, 19:00etan, astezkenarekin

Lehen web mintegi honetan, Euskal Herriko monetaren historia aurkeztuko dizuegu, sortu zenetik gaur arte. Gure bi hizlariek, Dante Edme-Sanjurjo, Euskal Monetako zuzendari orokorrak eta Cristel Rouma, kudeaketa laguntzaileak, Euskal Herriko monetaren ideiaren sortzea, haren bilakaera eta etapa garrantzitsuak gogoratuko dituzte. Ondotik, Euskoak gaur egun duen lekua, eta hirugarren parte batean, lurraldea eta bertako biztanleentzat etorkizun desiragarri baten sortzeko tokiko moneta batek dituen erronka eta onura ugariak aipatuko dira.

 

« Eusko eta Euskaraldia : Euskarari bizi emaiteko lekuak », azaroaren 25an, 19:00etan, astezkenarekin

Web mintegi hau Euskara hutsean izanen da. Maika Thicoipe, Euskal Monetako euskara garatzaile arduradunak, eta Xan Aire, Euskaraldia elkarteko kideak, lurraldeko bi dinamika horiek nola euskara biziarazteko elkartzen diren aurkeztuko dute. Euskararen sustatzea bizi publikoan, eta bereziki tokiko ekonomiaren esparruan, Eusko eta Euskaraldiak partekatzen duen helburua da. Batez ere “Ariguneak” dispotibo berriarekin, horiek agerian jartzen baituzte euskararen praktika bultzatzen dituzten lekuak.
Izen emaiteak

 

« Tokiko moneta, balore eramailea den moneta alternatiba », abendoaren 2an, 19:00etan, astezkenarekin

Hirugarren eta azken web mintegiaren helburua, tokiko monetaren kontzeptua ezagutaraztea izanen da, bere erronka eta baloreen bidez, euroaren alternatiba gisa. Bi hizlarien artean, Simon-Pierre Sangayrac izanen da, « Osons le Progrès » Think Tank-aren kide da eta « Monnaies locales : un levier de relance de nos territoires » txostenaren idazleetariko bat da (bigarren hizlaria baieztatzekoa da oraindik). Lehen zatian tokiko monetak alde historikotik berriz kontestualizatuko dira, bigarren zatian, tokiko moneta baten sortzearen onura ekonomikoetaz interesatuko gira. Azkenik, moneta horiek gizarte proiektu gisa aztertuko dira, zinezko ingurumena eta jendartearentzat dituzten abantailak aipatuz. Web mintegi honen bukaeran, tokiko monetaren kontzeptuak ez du gehiago sekreturik izanen zuretzat!
Izen emaiteak

Laster arte sarean, zuen galderei erantzuteko eta Eusko eta tokiko moneten ezagutarazteko!