“Elkartasun saskiak” izeneko ekintza baten barnean, Sokoako LAB eta CFDT sindikatuek, enpresako sozial eta ekonomia batzordearen (CSE) bidez 140 langileri 16.000 Euskoko erosketa txartelen ordaindu dizkiete.

Soldata ttikienei zuzendutako ekintza honen helburua, konfinamendu garaiko langabezia partzialak eragin duen erosteko ahalmenaren galtzearen zati baten konpentsatzea da. Langileek 120 Eusko arte ukan dituzte, 10 Euskoko erosketa txartel bidez, Eusko sareko bost saltokietan erabiltzen ahal dituzte: Hendaiako Bio Basic eta La Vie Claire, Donibane Lohizuneko La Boucherie des Familles harategia, Senpereko Euskal Vrac janari saltegi biologikoa eta Mokor harategia.

Sindikalistek azaltzen dute « Elkartasun saski hauen helburua, ekonomikoki ahulenak diren eta soldata gutitzeak jasan dituzten langileen laguntzea da. Plantan emana izan den ekintzaren helburua lurraldean sartuak diren hurbileko saltokien bultzatzea, kontsumo biologikoa sustatzea, eta CSEak tokiko monetan emandako laguntzaren bidez banatutako dirua lurraldean egon dadin eta tokiko ekonomia elika dezan. ». Isurritako 16 000 eusko horiek, Sokoako CSEak  ekintza sozial eta kulturalentzat duen urteko buxetaren %66a adierazten dute.

Euskoa kudeatzen duen Euskal Moneta elkarteak, erosketa txartelen sistemaren segurtasuna plantan emaiten lagundu du. Euskoko zuzendari nagusia den Dante Edme-Sanjurjok erran du: « Langileen sindikatuek duten Euskoaren erabilera hori goresten dugu. Biziki erraza izan da plantan jartzea eta etorkizunerako bidea idekitzen du: sindikatuen eta langileek duten inplikazioa,  elkartasunarentzat, tokiko ekonomiaren laguntzen eta trantsizio ekologikoan. »