Sektore anitzek bezala, Covid 19ko krisi honekin kulturaren alorrak garai latzak igarotzen ditu. Konfinamendu garai hauetan aktibitateen ukaiten segitzeko, ekimen anitz sortzen dira. Hona hemen horietariko batzuk:

Zinemak

Vingt-Cinquième heure” zinema birtualeko gelen bidez, Baionako Atalante, Donibane Lohizuneko Le select eta Donapauleuko Saint-Louis zinema gelek, Eusko kide guziei, zinema birtual saioak proposatzen dituzte. Eta ondotik filma taldeetako kideekin topaketak edo gaiarekin lotura duten hitzaldiak izanen dira. Zinema horietako programaren ezagutzeko, “La Vingt-Cinquième heure” gunea bisitatu!

Liburutegiak

Elkar eta “La Rue en pente” liburutegiek, biak Baionan, salmentak osasun arauak errespetatuz segitzeko, erosketa sistema bat plantan eman dute. Nola ibiltzen da?

1. www.librairies-nouvelleaquitaine.com gunean bookin bat hautatu

2. Bi liburutegi hauetako batean manatu (posta elektronikoz, telefonoz… liburutegiaren arabera)

3. Liburutegira joan zure manapenaren xeka. Elkarrek bidaltzea ere proposatu du.’

Informazio gehiago Facebook-eko orrietan!

Elkar liburutegia “Eusko erosketa txartel solidarioak” ekimenaren kide da ere. Euskoak bultzatutako ekimen horri esker, komertsanteek beren karga finkoak ordaintzeko gutieneko diru sartze baten izaitea ahalbideratzen du, eta konfinamenduaren bururatzetik 2020. urte bukaerara erabiltzen ahalko dira. Xehetasun gehiago Euskoren webgunean.

Musika

Bigi klixka txiki bat “Ez dakit gehio zer eguna den” kantuaren iniziatiban den Willis Drummond-eko kantaria den Jurgi Ekizari (apirilaren 4an Eusko Egunera kari gure artean izan behar zuena zen). 36 musikari eta kantarirekin elkartu da erakusteko “elkarrengandik bereizita ere ez girela isolatuak, eta batez ere, kultura gauzak elkarrekin egitea dela erakusteko…” Ez duda eta bideo hau partekatu!