2013 urteaz geroztik 100 198 eusko banatu izan dira Ipar Euskal Herriko elkarteeri Eusko %3aren sistemari esker.
Aurten 29 066 euskoko dohaintza banatuak izan zaizkie Ipar Euskal Herriko 50 elkarteei larunbata honetan iragan den Eusko Elkarteen Egunean, Donibane Lohizunen!
50 elkarte horien artean (ikus zerrenda hemen), inguramena, euskara, kirol elkarte edo elkartasun elkarteak aurkituko dituzu.

Aurten bere kideak mobilizatzera gehien lortu duen elkartea Bizi! izan da, eta berak du jasotzen beraz dohaintza handiena, 3 024 euskorekin (2259 eusko jaso zituen iaz).

Gorakada handiena lortu duen elkartea Baionako L’Atalante zinegela da, 116 euskoko dohaintzatik 334era pasa baita (+%187). Goraipatzekoa da Surfrider eta Arrokagarai Ikastolaren gorakada ere (bakoitza +%113rekin).

Azkenik, dohaintza lehen aldiko jasotzen duten elkarteen artean Andere Nahia, Donibane Lohizune eta Ziburuko Club Léo Lagrange, CPIE euskal itsas bazterra, Lurzaindia eta Etorkinekin elkartasun elkartea daude.

2018 urtean, dohaintza 18 940 euskokoa izan zen, eta 46 elkarteei banatua izan zitzaien. Eusko %3 dohaintzak gorakada handia izan du aurten, 2018 urteari alderaturik %54etik gora egin baitu. 2018 urtean jadanik emendatze handia izan zuen %42ko gorakadarekin. Dohaintza eurotik euskotara egiten diren diru trukaketen araberakoa da, beraz, Euskoak Euskal Herrian erabilpen gero eta handiagoa duela agerian jartzen du.

Euskoa, gaur egun, 3200 erabiltzaile partikularrez, eta 950 profesionalez, 21 herriz eta Euskal Herri Hiri Elkargoaz osaturiko sare bat.

Eusko %3a jaso ahal izateko, elkarte batek Euskora kidetu besterik ez du egin behar (30€/urtea) eta Euskoaren 30 erabiltzailek izendatu behar dute lagun bezala beraiek egindako erosketei esker %3ko dohaintza jaso dezan.

Eusko %3a profesionalek euskoak eurotan aldatzen dituztenean aplikatzen zaien %5eko komisioaren bidez diruztatua da.
Milesker handi bat bezeroek emandako eusko guztiak ber erabiltzen lortzen ez duten enpresei, gelditzen zaizkien euskoak eurotan trukatzen baitituzte eta, ondorioz, Eusko %3a finantziazio fondora joaten den %5eko komisioa ordaintzen dute.