Amandine, Eusko garatzaile berria Zuberoan

Euskoaren taldea handitzen da Amandinen iritsierarekin, eta, ondorioz gaurko egunean bi eusko garatzaile dira Zuberoan, Amandine Artano-Garmendia eta Guillaume Hastoy. Amandinek, jatorriz Sohütakoa, Amikuze eta Iholdi-Oztibarreko zonaldeak estaltzen ditu ere. Zendako Euskal Monetako taldean sartu nahi izan du? «Euskoak guztiz bat egiten du nire baloreekin hau da tokiko ekonomia, zirkuitu laburrak eta lurraldearen balioztatzea, azaldu du. Proiektuan osoki engaiatzeko gogoa dut eta garatzeko. Egunerokoan, asko gustatzen zait Euskoa balioztatzea erabiltzaileei begira, motibatzea eta batzuek ukan ditzazketen aurreiritziak altsatzea».
Lekuko profesional bat bazira eta euskoan kidetu nahi baduzu edo xehetasunak nahi badituzu ez dudatu e-mezuz gurekin harremanetan jartzea (amandine@euskalmoneta.org, guillaume@euskalmoneta.org). Pozik hurbilduko zaizkizue ikustera, zuri ongi doakizun egunean hitzordu bat finkatu ondoren, eta bistan da engaiamendurik gabe.

Bazterrak mugitzen dira Atharratzen!

Basaburuan, duela urte bat baino gehiago eta Guillaumen lanari esker, Euskoa ongi lekutu da Atharratzen eta inguruetan. Euskoa onartzen duten mota guztietako komertzioak daude: Dagassan okindegi-pastizategia, Piellenia Hotela, Les Pyrénées ostatu jatetxea, Amanilili loredenda, M’Aude jantzi eta osagarri saltegia, etabar. (helbide guztiak Xiberoko Eusko aurkitegian, hemen)
Dinamika hori laguntzeko, eusko aldagune bat irekia izan da herri erdian, Vival janari saltegian, merkatuko plazan. Bertan bakoitza euskora kidetzen ahalko da, dirua trukatzen ahalko du eta bere eusko kontutik dirua atera. Eta Zibero, goi mailako esku baloi talde enblematikoa Euskoan sartu da ere. Eta sustengatu nahi duten Xiberutar guztiek Euskoan kidetzen ahal dira eta taldea izendatu lagun gisa. Euskoz egiten dituzten erosketen %3a jasoko du esku balio taldeak Eusko %3 sistemari esker (xehetasunak hemen).

Atharratzeko dinamika eder hori ospatzeko, ostirala azaroaren 22ko eguna atxiki: herriko eusko ostatuetan musikaz alaituriko poteo bat eginen da, denei irekia, Eusko kide izan edo ez!