Euskoak bere eusko kontuaren bertsio berri bat kaleratu du, 2017ko martxoan sortu genituenetik bi urte baino piska bat gehiago igaro direlarik. Kontu berri hori osoki elebiduna da, eta elkarteei beraien kideak gehiago mobilizatzeko aukera emanen dien 3 berrikuntza garrantzitsu ditu.

  1. Eusko %3 denbora errealean: gaurdanik, kide orok bere eusko kontuan, aukeratu duen elkartearentzat sortzen duen dohaintza denbora errealean ikus dezake!

  2. Eusko diru sartzea berehalakoa: hemendik azaro bukaera arte, ez gehiago euskorik gabe egoteko, kide orok ahalko du bere eusko kontuan dirua sartu fresarik gabe, segurtasun osoz Hello Assorekin. Horretarako zure txartel urdinaren pasahitzak sartu beharko dituzu, eta kontua kargatuko da!

  3. Diru hartze automatikoa: hemendik azaro bukaera arte, bazkideak Eusko kontu bat irekitzen eta erregularki erabiltzen bultzatzeko, elkarteek urtesarien ordainketak euskoz onartzen ahalko dituzte, eta horretarako diru hartze automatikoak martxan jarri. Osoki beraien eusko kontutik kudeatua da, euro kontuarekin bezain sinplea baina fresarik gabe!

Oraindanik, elkarte oro bere kideei proposatzen ahalko die Eusko kontu bat irekitzea linean 5 minutuz (….), bere eusko kontua kargatzea beharrezkoa duen aldi oro, elkartearentzat sortzen duen dohaintza linean zuzenean segitzea, eta bere urtesaria ordaintzea diru hartze automatiko sinple bat eginez! Bazkideek euskoak erabili besterik ez dute egin behar:

Eskuratzen duen dohaintza gutxinaka emendatzeko, elkarte oro Euskoko taldearekin harremanetan jarri daiteke. Euskoaren aurkezpen bat elkartearen biltzar nagusian egiten ahalko dugu, baita dokumentazioa eman eta kideei bidaltzen ahal diren mezu eredu bat eman ere…

Diru hartze automatikoa euskoz, nola ibiltzen da?

Partikular bat zira eta zure urtesaria, harpidetza, etabar eusko diru hartze automatikoaren bidez ordaindu nahi duzu? Elkarteari zure eusko kontu zenbakia besterik ez diozu bidali behar. Elkarteak bere eusko kontuan aurkituko duen horri loturiko interfazean sartzen du zenbaki hori, eta hori egin bezain laster diru hartze baimena baieztatzea eskatzen dizun e-mezu bat jasoko duzu. Hilabero, edo urtero, zure urtesaria zure eusko kontutik hartua izango da gasturik gabe!