Aurten, Baionako Bestak %100z Euskoz izanen dira! Besta egitea ongi da, baina, hortaz baliatu ostatuak berain erosketak birtokiratu eta euskararen presentzia beraien seinaletikan barnatu dezaten bultzatzeko, askoz hobe da!

Baiona Ttipi eta Handian, Santa Espiritu edo Errobi ibai bazterrean, 57 helbide dituzue euskoz ordaintzeko. Baionako bestetan sartzeko eskumuturrekoa ere euskoz ordaintzen ahal duzue Baionako Turismo bulegoan (Edo Donibane Lohizungoan)!

Zuen sakelak euskoz bete Baionara hurbildu aurretik zure etxetik hurbil dagoen aldagune batetara (zerrenda hemen) hurbilduz, edo Bestetan bertan eskuragarri izango dituzue ere Fandango ostatuan edo Patxokin, Tonneliers karrika. Azken toki horretan informazio eta trukaketa mahai bat izango dugu. Baionan euskoz bestak egiteko 57 tokiak biltzen dituen mapa emango dizuegu ere. Beraz, aurten, aitzakirik ez, guztiek kutxa euskoz egiten dugu!

Azken gauza bat: bakarrik Bestentzat datozen Euskal Herrian bizi ez diren lagun batzuekin bazirezte, «Baionako Bestak euskotan» gutun-azal bereziak hartzea proposatzen ahal diezue. 20€ edo 50€tan dira, eta barnean 18 edo 48 eusko, euskoz besta nun egiten ahal duten mapa, eta euskaraz bi hitz trukatzeko hiztegi txiki bat bilduak dira. Gutun-azal horiek Baionako Turismo bulegoan eta gure Patxokiko info mahaian (asteazkenean 18etatik …. arte, ostegunean 11etatik… arte, ostiralean 11etatik… arte, larunbatean 11etatik 15ak arte, eta ingandean 11etatik … arte) erosten ahalko dira.