Ordainketak euskoz onartzen dituzten 900 profesionalen maila gainditu berri dugu, zeren hilero hogei bat komertsanta, enpresa, laborari, elkarte edo profesio liberalak Eusko sarean sartzen dira, eta, baita Azkaineko igeritokia edo Hendaiako jantegia bezalako tokiko zerbitzu publikoak ere.

Zure Euskoak eta Euskokarta baliatzeko helbide berri guztiak ezagutzeko, hemen klikatu linean ditugun zonaldekako aurkitegiak ikusteko. Deskargatu eta inprimitzen ahal dituzu.

Xehetasun batzuk aurkitegi horiek ongi baliatzeko:

  • Sartu berri diren profesionalak beraien izenaren ezkerraldean jarria den marra arros batekin markatuak dira
  • Aldaguneak gezi borobil batzuekin markatuak dira
  • Euskokarta onartzen duten profesionalak «wifi-fi» logo batekin agertzen dira.

Zure zonaldeko aurkitegiaren azken bertsioa hemen aurkituko duzu.