Irailaren 6tik 15a arte Biarritzen Maitaldia jaialdiaren 19.edizioa izango da. 10 egunez ikusgarriak, proiekzioak, dantza ikastaroak eta dantza munduko izen handiak bilduko dituen animazioak aldizkatuz joanen dira gazte zein helduen gozamenerako… Prezioak ikusgarrien araberakoak dira eta bistan da denak euskoz ordaintzen ahal dira! Gaurdanik txartelak Elkar liburudendan erosten ahal dituzue, edo festibalaren lehiatilan Gare du Midi aretoan. Jaialdiaren egitaraua osoa hemen.

 

Goraipatzekoak dira bereziki:

Irailaren 15a igandearekin, 21etan, Gare du Midi aretoan. Espainiako Dantza konpainia Nazionalak Carmen ikusgarri klasikoaren berrikusten du eta interpretazio sentsual, indartsu eta gaurkotu bat eskaintzen digu. Johan Inger koreografoak ederki egindako taula zuzendaritzarekin, asmamen handikoa eta modernoa den ballet horrek gure egungo gizarteari oihartzun egiten dio eta estilo neo-klasikoa berriz ere gaurkotzen du. Produkzio hoberenarentzat dantzaren Benois saria jaso duen obra bat da.

Prezioak: 40 eusko / 12 eusko (Ezagutzeko)