Eusko-kontua Interneten bidez irekitzea

Eusko-kontu baten irekitzeko, aski da behereko formularioa ontzat ematea eta, 15 egun barne, zure euskokarta eta zure datu identifikatzaileak etxean errezibituko dituzu. Eusko-kontu baten irekitzeak ez du gasturik ekartzen, dena bazkide sariaren barne baita.

Ez baldin bazara oraino kide, edo kidea baldin bazara baina zure urtesaria ez baldin baduzu oraino ordaindu, arazorik ez: zure urtesaria zure eusko-kontutik ordaintzen ahalko duzu, zuzenean, lehen aldikotz konektatuko zarelarik.

Segur izateko zure kontuan beti badela gutieneko diru kantitatea, hilabeteroko truke automatikoa plantan ezarri behar duzu (gutienez 20 euskokoa). Horren elikatzeko, zure beste banku batetik sosa automatikoki aterako dugu, hilabete guziz, 10ean; horretarako, banku hortako nortasun agiria emanen diguzu. Eragiketa gasturik gabekoa da, eta zure eusko-kontuan truke automatiko horren zenbatekoa edozein momentutan egokitzen ahal duzu, bai emendatuz, bai ttipituz. Kontseilatzen dizugu hilabetean gutienez 50 euskorekin hastea, lehen asteetan aski ukaiteko; berdin gero zure truke automatikoa ttipituko duzu, nahi baduzu.

Ohar bat: zure euskokarta berehala erabili ahal izan dezazun, errezibitu duzun egunaren eta hilabeteko 10aren artean aste bateko epea baino gehiago gelditzen baldin bada, zure kontuan sosa sartuko dugu (zure truke automatikorako hautatu duzun zenbatekoaren heinekoa), eta gero truke automatiko hori hilabeteko 10 guziz iraganen da.

Truke automatikorako dirua hilabete guziz kentzeko baimen-agiria Yousign plataforma seguruan izenpetuko duzu; bertan sartuko zara formulario hori ontzat eman ondoan.

 

Formularioa bete:

    1- Zure deitura-helbideak










    2- Hilabetero automatikoki trukatuko duzuna:

    Euroak aterako diren kontuaren zenbakiak (nahitaezkoa)

    3- Zure nortasun agiria

    Nortasun agiria (nahitaezkoa) :Nortasun-agiriaren aitzin eta gibelaldeak, pasaportea edo gidabaimena (aitzinaldea bakarrik)
    Aitzinaldea (edo aitzin eta gibelaldeak) :
    Gibelaldea :