Editoriala

Sartze berri honentzat, Euskoak kultur Berri paper bat abiatzen du, Eusko kulturala izeneko. Bertan euskoz egiten eta ordaintzen ahal diren ateraldi guztiak bilduak dira (eta besteak…)!

Hilabete bukaera guziz, e-postaz, ondoko hilabeteari begurako ateraldien selekzio anitz bat jasoko duzue. Bilduak diren ekitaldi horietan sarrerak edo/eta zuen edariak euskoz ordaintzen ahal dituzue.

Eusko Kulturala Berri paperan, Eusko sareko kideak diren kultur banaketa guneen hitzorduen zati bat besterik ez duzue aurkituko: ikusgarri aretoak, zine aretoak, erakustokiak…. Baina zerrenda osatuago bat aurkituko duzue gure webgunean horri buruzko orrialdean. Berri paperaren azpikaldean duzuen «gertakari guztiak» izeneko botoian klikatuz sartzea lortuko duzue. Orri hori erregularki eguneratua izango da, beraz zuen orri gustukoenetan sartzen ahal duzue!

Abiatze edizio honetarako, gure agenda ez da oraindik oso betea, leku asko oporretan baitziren oraindik joan den astean… Baina gure agendan sartzen ahal ditugun gertakari batzuk, eta 4000 lagun baino gehiagori bidalia zaien gure berri paperan izateko interesa ukan dezaketen kultur eragileak ezagutzen badituzu, ez duda eta e-mezu bat bidali iezaguzu euskokulturala@euskalmoneta.org helbidera. Agenda honen zati bat gure Facebook orrian zabaldua da ere.

Euskal Monetako taldea