Zentzua duen proiektu batean parte hartu nahi duzu? Sartu Euskal Herriko tokiko monetaren taldean eta aritu lurralde ekologikoago, euskaldunago eta solidarioago baten alde.

Taldearen eta laguntzaileen laguntzarekin, herritar zerbitzuak misio hauetan parte hartzen ahalko du:
– Euskararen inguruko jarduerak animatzea
– Eusko sareko profesionalak euskararen erabileraz sentsibilizatzea.
– Lurraldeko diagnostiko bat egiten laguntzea (galdetegiak, karrika-inkestak…) Eusko kideen beharrak hobeto ulertzeko eta ekintza berriak irudikatzeko.

Misioa Baionan da eta azaroaren 23etik goiti hasi daiteke (8 hilabetez, astean 24 orenez).

Bidali zure hautagaitza lotura honen bidez: https://www.service-civique.gouv.fr/trouver-ma-mission/favoriser-lusage-de-leuskara-dans-la-vie-quotidienne-et-lespace-public-au-pays-basque-6acf3f8bc59157734040d2b7