2026ko irailaren 21etik 27ra, Mintzalasai festibala itzuliko da 15. ediziorako: aste oso bat euskaraz elkarrekin gozatzeko eta bizitzeko. Mintzalasai elkarteak bultzatua, egitasmo hau Eusko sarean da 2013az geroztik.
Mintzalasai, ezinbesteko hitzordua euskararen alde, Miarritzen eta Baionan!
2011n sortuta, festibal herrikoi eta bateratzaile honek euskara praktikatzea, baloratzea eta zabaltzea du helburu hiri eremuan. Urtero bezala, elkarteak asmo bera bultzatzen du:
– Hizkuntza eta plazera elkartzea, jarduera jator eta berritzaileak proposatuz;
– Euskara hiri-eremuan ikusgai eta entzungai egitea, hainbat eragile biltzen dituelarik;
– Jendartea hizkuntza eskubide eta erronken inguruan sentsibilizatzea.
Aurten ere, gomita batekin heldu da Mintzalasai festibala: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan. Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen.
Afterwork bat Atalanten, euskaraz
Mintzalasai festibalaren karietara, Bai Euskarari elkartearekin eta Baionako Herriko Etxearekin elkarlanean, topaketa batera gomitatzen zaituztegu Atalante zinemako ostatuan!
Profesional euskaldunen sarea indartzea, euskaraz egiten diren lan-harremanak erraztea eta egitasmoak partekatzea da helburua, tokiko ekonomia euskaraz pizteko. Zatozte berriketan egitera, pintxo bat gurekin partekatzera eta euskara egunerokoan biziaraztera!
Zatozte irailaren 24an, ostegunarekin, 18:30etik aitzina, Baionako Atalante ostatura!
Ezagutu egitarau osoa!
Beste hitzordu asko badira: ekitaldi askok erritmoa ematen diote festibal honen zazpi egunetan. Egitaraua hemen aurkitu.
Prest laguntzeko?
Dinamika hau edizio bakoitzean mobilizatzen diren 80 laguntzaileren konpromisoari esker bizi da. Festibalak zure laguntza behar du euskarak gure lurraldean distira egiten jarrai dezan.