Urtero, Elkarteen Egunak elkarteak biltzen ditu formakuntza, esperientzia trukatze eta topaketa une baten inguruan. Euskal Monetak antolatutako hitzordu hau irekia zaie elkarte guztiei, Eusko sarean izan ala ez.

2026ko edizioa urriaren 10ean izanen da, larunbatez, EHLGren egoitzan (Ainhize-Monjolosen). Urtero bezala, informazioa, formakuntza eta momentu goxoak txandakatuko dira goizean zehar. 

Formakuntza praktikoa adimen artifizialaren inguruan

2025ean HelloAsso plataforma aipatu zen, eta aurten, Elkarteen Egunak elkarteen egunerokoan gero eta gehiago sartzen ari den gaia izanen du aipagai: adimen artifiziala.

Formakuntza adimen artifizialaren aurkezpenarekin hasiko da, haren indarrak baita mugak ere aipatuz: erantzunen fidagarritasuna, datuen babesa, ingurumen gaineko eragina edota edukien uniformizatzearen arriskua.

Ondotik, leku zabala utziko zaie kasu praktikoei, elkarteen egunerokoan zuzenean baliagarri direnak. Parte-hartzaileek ikusiko dute nola erabili adimen artifiziala dirulaguntza dosier bat betetzeko, prentsa-ohar bat idazteko, bilkura baten bilduma egiteko edo aurkezpen-euskarri bat azkarki sortzeko. Helburua ez da adimen artifiziala sustatzea, baizik eta erakustea nola lagun dezakeen denbora irabazten, giza gaitasuna eta begirada sekulan ordezkatu gabe.

Euskoren % 3ko emaitza: laguntza zehatza elkarte-bizitzari

Goizean, Euskoren % 3ko emaitzaren aurkezpena ere eginen da: tokiko monetaren erabiltzaileei beren hautuko elkartea urririk laguntzeko ematen dien dispositibo solidarioa. 2025ean 79 000 eusko banatu zitzaizkien 62 elkarteri. Eusko sortu zenetik 470 000 eusko baino gehiago eman zaizkie guztira sarea osatzen duten elkarteei.

Elkarteen Eguna aukera izanen da, beraz, 2026an % 3ko emaitzaren bidez banatuko den kopurua ezagutarazteko.Ondotik, txekeen ohiko banaketa sinbolikoari esker, elkarte onuradunak ohoratuko dira eta haien lekukotasunak entzunen dira.

Aurkeztutako tresnetatik haratago, Elkarteen Egunaren asmoa elkarteen arteko topaketak erraztea, esperientziak partekatzea eta lurraldean lankidetza berriak sortzea da. Janari-mahai goxo baten inguruan bukatuko da goiza, Euskal Monetak eskainirik, trukaketak luzatzeko eta lurraldeko elkartegintzaren aktoreen arteko loturak indartzeko.

Informazio praktikoak

Egitaraua :

  • 10:00 : Harrera eta sarrera hitza
  • 10:15 : Formakuntza: adimen artifiziala
  • 11:30 : Euskoren % 3ko emaitzaren aurkezpena
  • 11:45 : Txekeen banaketa eta elkarteen lekukotasunak
  • 12:15 : Janari-mahaia eta topaketak

📅 Urriaren 10ean, larunbatez
📍 EHLGren egoitzan, Ainhize-Monjelosen

📞 Izen-ematea urririk da baina derrigorrezkoa : 05 33 47 54 11 – regis@euskalmoneta.org

 

Euskoren % 3ko emaitza ulertu minutu batean ulertzeko

Eusko erabiltzaile bakoitzak sareko 350 elkarteen artean bat babes dezake.
Gutxienez 30 babesle lortzen dituen elkarteak Euskoren % 3ko emaitza jasotzen du: urtero, bere babesleek euskotan trukatutako diruaren % 3ko emaitza eskuratzen du.

Adibidez: 40 pertsonak hilabetero 70 € trukatzen badituzte, elkarteak 1 000 eusko jasoko ditu urte bukaeran.

Erabiltzaileei ez die ezer kostatzen! Pertsona batek 100 € trukatuz gero, 100 eusko errezebitzen ditu eta Euskal Monetak 3 eusko ematen dizkio aukeratutako elkarteari.