Euskoarentzat 2025. urtea dinamika indartsu batean bukatzen da. Sekulan baino gehiago, tokiko moneta tresna kolektibo gisa afirmatzen da, lurraldearen, trantsizio ekologiko eta sozialaren, ekonomiaren birkokatzearen eta euskararen bizitasunaren zerbitzura. Mila esker, eguneroko engaiamenduaren bidez, proiektu herritar eta solidario hau biziarazten duten guziei.

2025, mobilizazio eta elkarretaratze urte bat

Urteko garai indartsuen artean, Eusko Eguna dugu dudarik gabe. Ezpeleta tokiko monetaren erritmoan bizi izan da, milaka pertsona errezibituz besta giro herrikoi eta engaiatu batean. Merkatu, animazio, kontzertu eta topaketek, Euskoak zentzu handia duen proiektu baten inguruan biltzeko duen gaitasuna erakutsi zuten.

        Argazkiak : Sabina Hourcade

Urte osoan zehar, Euskoak bere presentzia indartu zuen Ipar Euskal Herriko ekitaldi desberdinetan. Elkargune horiei esker, biztanleekin, elkarteekin eta profesionalekin loturak sendotu dira, eta, aldi berean, pertsona berriei dinamikarekin bat egiteko gogoa eman zaie. Emaitza zehatza: partikularrendako kontu irekitzea sekulakoa izan da, 665 kontu berrirekin 2025ean ; herritar eta egunerokoan erabilgarria den tokiko monetarekiko interes gero eta handiagoa berretsiz.

Elkarteei laguntza gero eta sendoagoa

Euskoaren % 3ko dispositibo enblematikoak aitzina segitzen du, tokiko monetaren erabileraren gorakadaren isla zuzena. 2025ean, 79.182 eusko banatu dira Iparraldeko elkarteen artean, errekor berri bat ezarriz.

Kopuru horrek erran nahi handia du. Euskoz egiten den ordainketa bakoitzean, tokiko elkarteak dira sostengatuak, lurraldeko harreman sozial eta solidarioa indartuz. Dispositibo solidario, konkretu eta eskuragarri horren ezagutarazteko, % 3ko dohaintzaren aurkezpen bideo berri bat atera da urte bukaeran.

   

Mugaz gaindiko proiektua Gizartearen Monetarekin

2025. urtea ere urrats garrantzitsua izan da Gizartearen Moneta proiektuaren aurkezpen publikoarekin. Ekimen honek Hegoaldean tokiko moneta bat esperimentatu nahi du, Euskoaren esperientzia eta balioetan oinarrituz. Herritarren inkestek, tokiko bilkurek eta aurkezpen denborek lehen fase hau osatu dute, Euskal Herri osoko tokiko moneta batendako perspektiba berriak irekiz.

Aro berri baterako gobernantza berritu bat

2025 ere aldaketa garrantzitsu baten urtea izan da. Urte luzeetako engaiamenduaren ondotik, Xebax Christy lehendakari historikoak lekukoa pasarazi nahi izan du. Kideek, Kristine Uhalde eta Iban Grossier hautatu dituzte kolehendakaritza parekide baten osatzeko. Segimendua eta berrikuntza uztartzen duen binomioa.

2026ko norabidea!

 

 

2026. urtea ere itxaropentsua izango da. Eusko Eguna, noski, hitzordu ezinbestekoa izanen da tokiko monetaren ospatzeko eta erabiltzaileen arteko loturak sendotzeko. Apirilaren 18an, larunbatarekin, Ezpeletan, familientzako programazio eder batekin egunean zehar, eta gauean SuTaGar, Belako eta Zetkinen kontzertuak (pentsa aurresalmentei).

 

 

2026ak ere proiektu handi baten abiatzea markatuko du: Euskoaren berme funtsa Ipar Euskal Herriko ingurumen eta jendarte trantsizio proiektuetan inbertitzeko xedea. Urrats garrantzitsua tokiko moneta lurraldearen etorkizunaren zerbitzura dagoen tresna gero eta indartsuago bilakatzeko.

Urte berri kolektibo eta solidario bat

Erabiltzaile, laguntzaile, elkarte, partaide, merkatari, profesional eta militante: euskoan engaiatuak diren guziei Milesker handi bat. Zuei esker, Euskoak handituz doa, euskararen erabilera indartzen, lotura soziala sortzen, trantsizio ekologikoa bultzatzen eta ekonomia birkokatzen.

2026an, segi dezagun elkarrekin abentura kolektibo honetan!