Pozik gira aurten Euskoak Bai Euskarari saria irabazi duela jakinarazteko! Gure taldearen eguneroko lanaren eta engaiameduaren ezagutza ederra da, baina bereziki euskara biziarazteko gure partaideekin eta sareko profesionalekin batera eramaten dugun dinamika kolektibo osoarena ere.

Zer dira Bai Euskarari Sariak?

2009az geroztik, Bai Euskarari elkarteak hiru sari banatzen ditu urtero, beren lanbide-jardueran euskararen alde urrats zehatzak egiten dituzten erakundeak ohoratzeko. Helburua bikoitza da: indar horiek sariztatzea eta beste egiturak ere bide bera hartzera bultzatzea.

Zergatik Euskal Moneta?

Ane Insuak, Bai Euskarariren aholkulariak, hautu honen arrazoiak azaldu dizkigu: “Euskal Moneta hautatu dugu Bai Euskarari Sarietarako, lehenik eta behin, elkarteak euskara klaseak eskaintzen dizkielako bere langileei, eta horrek zuzeneko eragina baitu hizkuntzaren erabileran, bai barne mailan, bai kanpo mailan. Baina ez hori bakarrik: euskarazko komunikazioa egiteak eta profesionalenzat euskarari lotua den desafio bat martxan ezartzeak ere pisua ukan dute gure erabakian”.

Izan ere, 2024az geroztik, eusko talde osoak euskara kurtsoak hartzen ditu astean behin, Ikusi ta Ikasi enpresako Xabi Castorenerekin.

Milesker gure partaideei: euskara biziaraztea talde-lana da!

Badu orain hamar urte Euskararen Erakunde Publikoarekin (EEP) dugula hitzarmen bat euskararen presentzia indartzeko arlo sozioekonomikoan. Harreman honi esker, gure indarrak bateratzen ditugu euskarari behar den tokia emateko. Lanpostu bat kodiruztatua da euskora sartzen diren enpresei eta elkartei behar dituzten itzulpenak egiteko, afixaketa elebiduna gauzatzeko gisan.

Azkenik, Euskoak euskararen normalizazioan ere parte hartzen du, luraldeko eragileekin sinergian. Hausnarketak eramaten ditugu AEK edo Plazara bezalako partaideekin (azken honekin sentiberatze tailerrak ere antolatzen ditugu), tokiko hitzordu handietan inplikatzen garen bitartean (Euskaraldia, Korrika, Mintzalasai, Euskararen Urtaroa,…)

Elkarrekin, segi dezagun euskara gure lurraldean biziarazten!

Zure egitura ez da oraino Bai Euskarari kide? Jakin ezazu Eusko kideek neurriko prezio bat dutela. Urratsa egiteko eta zuk ere euskararen alde engaiatzeko arrazoi bikaina!

👉 Informazio gehiago: https://www.euskalmoneta.org/2025/10/13/bai-euskarari-et-leusko-unis-pour-faire-vivre-leuskara-3/