3.000 pertsona bildu ondoren iaz, Eusko Eguna berriro itzultzen da apirilaren 18an, larunbatean, Ezpeletako merkatu estalian!
Iaz bezala, 2026eko edizio hau “zero hondakin” helburuarekin antolatutako gertakari bat izatea dugu xede. Gure helburua, hondakin ahal bezain gutti sortzea da ahal den guztia birziklatuz edo berrerabiliz.
Elkarteen herrixkan, goizeko 10:00etik arratsaldeko 18:00etara: hondakinen sailkapenaren, plastikoaren birziklapenaren eta konposta egiteko ingurumenaren sentsibilizazioari buruzko bi erakusmahai aurkitu ahal izango dituzu, hauen bidez animatuta:
- Bil Ta Garbi : Euskal Herriko etxeko hondakinen baloratze eta berexketari buruzko sindikatua.
- Les Carrioles Vertes : Enpresa eta partikularren konpostarentzat konponbideak atxematen laguntzen duen elkartea.
Berriz erabil daitekeen ontziak lehenesten ditugu eta edariak hartzeko zure basoarekin etortzera animatzen zaitugu. Horrela, egungo hondakakina mugatzea lortu ahal izango dugu eta bertako baso baten konsigna ordaintzea saihestuko duzu.
Hondakinen berexketa egiteko zakarrontziak bertan izanen dira (zakarrontzi horia paperezko estalkientzat, ferdea berinarentzat eta gainerateko hondakinak) eta berexketa arauak afitxatuko ditugu ahalik eta hoberen errespetatuak izan daitezen.
K-Karavane egiturak komuna lehorretako gernua bilduko du, Laborantza Ganbararekin batera, fertilizante bihurtzeko garagardo sektorerako.
Brigada ferdea
Bikote bat izanen da goiz eta arratsaldez hondakinen berexketari buruzko prebentzio eta sentsibilizazioa egiteko: Parte hartzaile eta antolatzaileentzat. Lepoko zapi ferde bati esker ezagutuko dira, ez duda eta hondakinen berexketari buruzko galdera guztiak pausa!