Oraindik goiti, Bardoxeko opari eta mertzeria denda den Liliren Denda-ra joan zaitezke euroak euskoetara trukatzeko (txeke bidez edo eskudirutan), zure eusko-kontutik dirua ateratzeko, kidetzeko edo zure kotizazioa berritzeko.
Aurélie-k harrera egiten dizue asteartetik ostiralera 8:30etik 12:30era eta 14:30etik 18:30era, eta larunbatetan 9:30etik 12:30era.
Dudarik gabe, joan zaitez eusko zirularazteko eta elkarrekin Euskal Herri euskaldunago, ekologikoago eta solidarioago bat eraikitzeko!

