Eusko Eguna antolatuko da, apirilaren 13an, larunbatean, Ezpeletako merkatu estalian. Tokiko moneta eta lurraldeko alternatibak elkarrekin ospatuko ditugu! Egitarauan: laborarien eta artisauen merkatua, jantzi eta sehaska hustea, pilota partida Bengoetxearekin, desazkundeari buruzko hitzaldia, musika, dantza eta abar. 

Hainbat aktibitate proposatuko zaizkie haurrei: antzara joko erraldoia, asto bizkarrez ibiltzea, Pontx pailazoaren ikuskizuna, kermezako jokoak eta beste anitz!

Programa osoa ezagutu:

10:00-16:00: Animazio anitz elkarteen herrixkan – Kanpoko korralean
10:00-11:30: Itsuen futbol erakustaldia, ASJ Espelette klubeko haurrekin – Trinketean
10:00-13:00: Antzara joko erraldoia, Terre Buissonnière elkartearen eskutik – Merkatu estalian
10:00-16:00: “Kontserbatorio ttipia” Sarde Sardexkaren eskutik, Euskal Herriko kabala-arrazak eta landare-motak ezagutzeko – Kanpoko korralean
10:00-16:00: Ipuin irakurraldia, Bestearekin elkartearen ahotik – Merkatu estalian
11:00-18:00: Ibilaldiak asto bizkarrez – Abiatzea Patronaiaren salaren ondotik
13:00-17:00: Hazi-bonben tailerra, Terre Buissonnière elkartearen eskutik – Merkatu estalian
14:30-15:30: Herriko kirolak, Gaiaren eskutik – Pilota plazan
15:00-18:00: Kermezako jokoak – Kanpoko korralean
15:30: Harrapari baten laxatzea, Hegaladiaren eskutik – Zelaigunean
16:00-17:00: Pontx pailazoaren ikuskizuna – Patronaiaren salan

Egun osoan, merkatu estalian: ninien xokoa, tapizekin, jateko lekuekin eta xatarrak aldatzeko gunearekin.

Zatoz familian gozatzera apirilak 13-an larunbatean Ezpeletara!