Eusko Eguna fite heldu da eta Euskoarentzat laguntzaileen parte hartzea ezin bestekoa da. 11 urte daramatzate misione ezberdinetan laguntzen, ekitaldien antolaketak, komunikazioa, aldaguneetatik pasa, itzulpenak egiten edota informazio mahainetan.

Elkarteari buruz dituzten engaiamenduak eta kide direnetik egiten dituzten ekintzak ezagutzeko, hiru laguntzaileren portretak egin ditugu. Eñaut, Pascale eta Auroreek xintxoki onartu dute haien esperientziak kondatzea:

  • Zenbat urte dituzu eta noiztik zira laguntzaile Euskoarentzat?

Enaut : 25 urte ditut eta duela 3-4 hilabete laguntzaile naizela.

Aurore : 27 urte ditut eta duela urte bat baino gehiago laguntzaile naizela.

Pascale : 53 urte ditut eta duela urte bat laguntzaile naizela.

  • Zergatik erabaki zinuen Euskoarentzat laguntzaile izatea?

Enaut : Euskoak euroari konparatuz aurkezten dituen abantailentzat engaiatu nintzen : bertako ekonomia zirkularra, trantsizio ekologikoa, euskara eta baserriko laborantza laguntzea. Informazio mahainetara noalarik, konbentzitua naiz nire argumentuak justuak direla, argumentuak besteeri azaltzean nire burua ulertzen dut.

Aurore : Edozein elkarterentzat bezala, nire denbora sinesten dudan proiektu bateri ematea funtsezkoa dela iruditzen zait. Bertako ekonomian parte hartzeko engaiatu naiz ere. Euskoa erabiltzen dut nire elikamoldearentzat eta baita ere lagunen artean ateratzean.

Pascale : Sinpleki, elkartea bikaina dela iruditzen zait. Enpresak tokiko monetarekin garatzen laguntzea iniziatiba nabargarria dela uste dut. Bertako produktoreak, kalitatezkoak direnak, abantailatzeak ekonomiaren beste ikusmolde bat ematen digu eta nire heinean parte hartu nahi nuen horretan.

  • Zer ekartzen dieu pertsonalki Euskoarentzat ekintza ezberdinak gauzatzeak?

Enaut : Momentu on bat pasatzen dut. Alde soziala maite dut, informazio mahaineko beste pertsonekin ditudan elkarrizketak edota konbentzitzen ditudan pertsonekin ditudan elkarrizketak atsegin ditut.

Aurore Elkarte batean laguntzaile izatea parte hartzeko molde atseginena da. Pertsona berriak ezagutzeko parada da, elkarrizketa aberatsak ukaitea proiektu ezberdinak elkarrekin eraikiz. Tinkotasun hori maite dut eta sentikorra naiz. Eta gauza pila bat ikasten ditut, loratzen nau.

Pascale : Euskoaren parte izateaz harro nago. Zinez, gozatzen dut : jende pila ezagutzen dut, euskal hitzak ikasten ditut, eskulan eta  arteari buruz gauza ainitz ikasten ditut eta pasa den urtean Eusko Egunean parte hartzea asko maitatu nuen.

  • Zeintzuk dira zure misione ezberdinak?

Enaut : Informazio mahainez gain, aurten, Eusko Egunaren edizio berrian parte hartuko dut baita ere. Eusko Eguneko ostatua antolatuko dut : ekitaldia baino lehen laguntzaileak motibatuko ditugu eta lan txandak osatuko. Egunean bertan zerbitzatuko dut eta ostatua gainbegiratuko dena ongi doan ikusteko.

Aurore Ihaztik Eusko Eguneko laguntzaile naiz gehienik. Sinaletika eta apaingarrietaz arduratzen naiz. Bederen ekitaldia baino bi hilabete eta erdi lehenago hasi behar da prestatzen. Egunean bertan sinaletika instalatzen dut eta egunean zehar beste laguntzaileak edozein gauzetan laguntzen ditut. 

Pascale : Gehienbat Eusko Egunerako laguntzaile naiz. Pasa den urtean, ekitaldiaren kutxaz okupatzen nintzen : jendea billeteak aldatzen laguntzen nuen. Aurten, banderola handiak tindatzen ditut, eta herrialde ezberdinetan ezartzen ditut. Elkarteak proposatzen dizkidan misione ezberdinak ainitz maite ditut. Momentu hoiek baliatzen ditut pertsona berriak ezagutzeko edota eskulanetan trebatzeko. 

Zuk ere, laguntzaileen taldean sartu nahi baduzu eta Eusko Egunean parte hartu, izena emazu hemen.