Euskoak koordinatzaile bat xerkatzen du kontratu mugagabean! - Eusko

Euskoak koordinatzaile bat xerkatzen du kontratu mugagabean!

Euskal Moneta, Euskoa, Euskal Herriko tokiko moneta osagarria, garatzen duen elkartea da. Moneta bat baino gehiago da: bere lurraldearekiko elkartasunezko elkarte proiektua da, ekonomia birkokatzea, trantsizio ekologikoa eta euskararen erabilera garatzea dira helburu nagusiak.
2013an sortua, gaur egun Euskoa, Europako lehen tokiko moneta da, 4.000 erabiltzaile, 1.300 profesional, 36 lekuko elkargo, eta 4 milioi eusko baino gehiagorekin zirkulazioan

Lan postuaren deskribapen orokorra

Egituraren bihotzean, animazioa segurtatuko duzu eta Biltzar Nagusian bozkatua izan den plan estrategikoak zehazten duen elkartearen politikaren obratze egokiaren bermatzailea zara. Horretarako, polo arduradunekin, harreman hierarkikorik gabe, baina koordinatzaile rolarekin lan eginen duzu. Lanaren eta proiektuen segimendua eginen duzu, bereziki puntu erregularren bidez polo arduradunekin eta aurrekonturen segipena eginez.

Postuarentzat eskatuak diren gaitasunak

Jakintzak: 
– Lurraldeko dinamika alternatiboen ekosistema
– Elkarteen funtzionamendua, ekonomia sozial eta solidario sektorean bereziki
– Euskararen praktika eta euskararen aldeko mugimenduen ezagutza

Izaten jakitea: 
– Analisi eta sintesi izpiritua, zorroztasuna eta egokitzapena
– Proposamen eta ekimenen hartzea, autonomian lan egitea
– Harreman eta hitzartze zentzua, entzutea eta idekitasuna
– Idazketa eta ahozko errestasuna
– Arduren zentzua eta elkartearen baloreen eramateko gaitasuna

Gaitasunak: 
– Langile eta laguntzaile talde baten lana sustatzea eta koordinatzea
– Proiektuak muntatzea, kudeatzea eta garatzea
– Lanaren segipen eta baloratze tresnen plantan ezartzea
– Bulegotika eta informatika tresnak menperatzea

Enplegatzailea: Euskal Moneta – Euskal Herriko Moneta 
Kontratu mota: Mugagabea
Soldata: Profilaren eta esperientziaren araberakoa 
Nun: Baiona
Lanpostuaren hastapena: Ahal bezain laster

Zure CV eta motibazio gutuna igorri rh@euskalmoneta.org helbidera, 2024ko otsailaren 29rako
berantenik

Lanpostuaren deskribapena osoa aurkitzen ahal duzu lotura horretan klik eginez