Euskal Herria identitate kultural sendoa duen lurraldea da, eta hizkuntza erdigunean kokatua da. Gogoratu dezagun, halaber, euskara Europako hizkuntza zaharrenetariko bat dela, indoeuropar hizkuntzak agertu aurrekoa. Hizkuntzalarien arabera, XXI. mendean zehar, gaur egun munduan existitzen diren 7.000 hizkuntzetariko erdia desagertzeko arriskuan da. Galera handi eta garrantzitsua beraz, hizkuntza bat ez baita komunikabide hutsa, pentsatzeko modu bat, mundua ikusteko molde bat eta kultura bat ere da.

Altxor linguistiko hori biziarazteko helburua partekaturik, Bai Euskarari eta Euskal Moneta elkarteek haien lankidetza-hitzarmena berritu dute, eta bakoitzaren ekintzak indartzeko, sostengatzeko eta sustatzeko ahaleginak egingo dituzte. Horrez gain, elkarte bat edo besteko kide den egitura batek beste dinamikarekin bat egin nahi balu, prezio murriztua eskuratuko luke.

Bai euskarari elkartea 2007 urtean sortu zen euskara egunerokoan erabili nahi zuten erakundeak laguntzeko. Horretarako, diagnostiko bat, planifikazio bat, segipen bat eta metodo eta tresna ezberdinak eskaintzen ditu, euskara integrazioa esfera sozio-ekonomikoan hobetzeko.

Bai Euskarari Ziurtagiriak hiru maila progresibo ditu: 

  • Euskararen bidean
  • Zerbitzua euskaraz
  • Zerbitzua eta Lana euskaraz

Une honetan, Euskal Herri osoan 1269 dira Bai Euskarari ziurtagiria duten saltoki, enpresa, eta era guztietako entitateak. Anitzak dira osaeraz, jatorriz eta helburuz, baina guztiek euskararen garapenaren alde lan egiteko borondatea azaltzen dute. Baina, elkartearen jarduera ez da hortan gelditzen, euskara biziarazten duten enpresa eta profesional sarea lehen planoan ezartzen du baita ere, edota euskaraz diren lan eskaintzak Lansarean lan aterian zabaltzen.

Europako lehen tokiko monetak lurralde dinamika ekologikoa, solidarioa eta kulturala osatzen du eta bertan euskarak leku nagusia du. Noski, Eusko kidetzeko euskara jakitea beharrezkoa ez den arren, norberak euskararen presentziaren sustapenean parte-har dezake bere mailan eta ahal duen neurrian. Horretarako, tokiko moneta onartzen duten profesionalek bi desafioren betetzera engaiatzen dira: afitxaketa elebiduna edota euskarazko harreraHorrela, Eusko sareko 1300 profesionaletatik 360 baino gehiagotan euskaraz hitz egin daiteke. Afitxaketa elebidunari dagokionez, 370 saltokik jarri dute martxan, eta 850 dira prozesuan engaiatu direnak. 

Euskara biziaraztea eguneroko erronka eta engaiamendua da. Bai Euskarari eta Euskal Moneta elkarteen arteko lankidetzak arlo profesionalean eta bizi publikoan arreta emanez horretan laguntzen badu, beste egitura askok helburu komun horretan parte hartzen dute, kultura, kirola, musika, komunikabideak edo irakaskuntza bezalako esparru anitzetan.

Euskalduna izan ala ez: denok dugu zeregin euskara, benetako aberastasun linguistiko eta kulturala, zaintzeko!