Lehen alternatiba herritik 10 urte pasa ondoren (Alternatiba 2013), eta 2018ko alternatibaren bigarren edizioa eta gero, Bizi!-k Euskal Herria Burujabe antolatzen du, urriak 7 eta 8an Baionan gertatuko den ekitaldia. Bi egun hauetan, 10 000 pertsona espero dira, Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoan kolektiboki parte hartzeko. Apirila hastapenetik, 7 jauziak izanen dira urriko hitzordu nagusia iritsi baino lehen, bertan lurraldeko palanka diren ekintza ezberdinetaz arituko dira Hego eta Ipar Euskal Herriko desafio klimatikoari aurre egiteko.
Programan, jarduteko funtsezkoak diren tematika ainitz : elikadura, ekonomia, energia ezberdinak, etxebizitza, mobilitatea, politika eta elkartasuna. Gai hauei buruz 40 mintzaldi izanen dira bertako, frantzia mailako eta beste herrialdeetako hizlariekin, inspiragarriak diren desmartxak aurkeztuko eta haien analisi eta aterabideak aurkeztuko dituztenak, Euskal Herri ekologikoago eta gizartetsu baten alde.
Mintzaldietaz gain, sentsibilizazio atelierak, eztabaidak, besta animazioak, aktibitateak, jokoak, bazkari handia eta kontzertuak izanen dira.
Ekitaldia arrakastatsua izan dadin, Euskal Herria Burujaberen antolatzaileek zure beharra dute!
500 laguntzailek ekitaldia ongi iragaitea segurtatuko dute. Oraindik posible da antolakuntzarako izena ematea, hurrengo hilabeteetarako edo urriak 7 eta 8rako.
Hori dela eta, Bizi ! -k diru dohainen deia abiarazi du « Euskal Herria Burujabe 2023 » proiektua finantzatzeko eta afitxen imprimaketa, materialaren sortze eta alokatzea eta komunikaziorako lagunduko du.
Klimaren alde engaiatu eta zure harria gehitu nahi duzu?
Laguntzaileen ekipara batu zaitez
Diruz lagundu
Hitzordua urriak 7 eta 8an Euskal Herriaren metamorfosi ekologiko eta sozialean parte hartzeko!