Tokiko monetak zure laguntza behar du eskutik eskura pasatzeko. Euskoren heroia izan zaitez, oraindanik dirua emanez!

Zuri esker, Euskal Herriko tokiko monetaren garapena bizkortzen ahalko dugu, eta gure lurraldearentzat garrantzitsuak diren desafioak altxatu: trantsizio ekologikoa, euskararen defentsa eta ekonomiaren birkokapena.

Zerga ordaintzailea bazara, zure emaitzaren zenbatekoaren % 66ko zerga murrizketa izanen duzu. Hala, 30 € emanez gero, 10 € itzuliko zaizkizu  😉

Emaitza bakoitza garrantzitsua da, ez dio axola zenbatekoa den!
Beraz, gaur, Euskoren heroia izanen zara?

Zergatik Euskori dirua eman?

Eusko proiektua egituratzailea da Euskal Herriarentzat. Trukeak birkokatzeko tresna da. Tokiko monetak zirkuitu laburrak garatzen ditu eta tokiko enpleguari laguntzen dio. Elkartasun-moneta honek lotura soziala indartzen du, euskara biziarazten du eta herriko elkarte bizia diruztatzen du: aurten, orotara 50.000 eusko baino gehiago eman zaizkie 60 elkarteri!

Zure emaitzari esker, gure langile taldeak sendotzen eta profesionalizatzen ahalko ditugu, tokiko monetaren erabilera errazteko tresna berriak eraikitzen ahalko ditugu eta erabiltzaile partikularren eta profesionalen sarea garatzen segitzen ahalko dugu.

Euskori dirua emanez, balio sendoak dituen lurralde proiektua babestuko duzu eta azkarki parte hartuko duzu Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioagoaren eraikuntzan.

 

Euskori dirua eman nahi diozu?

Igor zure dirua transferentzia bidez zure eusko kontu-tik, Eusko gehituz hartzaile gisa: 107 788 874 kontu-zenbakia.

Euskopay aplikazioa baduzu, eskaneatu gure QR kodea.

Kasu: Emaitza euskoz eginez gero, ez da zerga murrizketarik izanen.


Milesker zure eskuzabaltasunagatik eta engaiamenduagatik!