Elkarteak 2021eko sartzerako desafio berri bat altxatu nahi izan du. Hala, hilabete guziez, euskoz paga daitezkeen Ipar Euskal Herriko kultura-ateraldi guzien berri emanen dizu.

Kulturaren alorrak bizi izan duen garai zailaren ondotik, bistakoa zen tokiko monetaren balio nagusietarik bat duen –gizarte-lotura– proiektu hau berriz piztea. Izan ere, kultura gertakariek jendea biltzen dute eta harremanak sortzen dituzte, eta horregatik lehen tokian eman nahi ditugu gure komunitatean.

Ondorioz, hilabetearen hastapenean, Euskoren kide guziek “Eusko Kulturala” gaia izanen duen e-mail errezibitu dute. Mezu horretan, Ipar Euskal Herrian tokiko monetan paga daitezkeen kultura-ateraldi guzien berri izanen dute. Informazioa errezibituko dutela segurtatzeko, sare sozialetan ere zabalduko dugu ateraldien agenda.

Gure sareko kide den kultura-egitura bat zara, eta “Eusko Kulturala” zure gertakarien berri eman nahi duzu? Igor zure informazioa irudi batekin ambre@euskalmoneta.org helbidera. Oroit hilabetearen bukaera baino lehen egitea, guk gero ondoko hilabetean informazioa zabaldu ahal izateko! 

 

Milesker kultura sustatzeagatik eta Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioagoa eraikitzen laguntzeagatik!