Trantsizioen Fabrika, Jean-François Caron (Loos-en-Gohelle-eko auzapez famatua), ESS laborategia eta trantsizio sozial, ekonomiko eta ekologikoko beste erakunde eta eragile anitzek elkarlanean erematen duten asmo handiko proiektu berri bat da.

Helburua lurraldeetako trantsiziorako urratsak elgarren artean trukatzeko eta indartzeko sistema baten sortzea da, La Croix-ko artikulu honetan azaldua den bezala. Urrats baliagarri eta pragmatikoak dira eta Euskoak « Dynamiques collectives de Transition dans les territoires »-en bidez ESS-arekin ukan dituen elkarrizketen ondorioz dudarik gabe integratu duen desmartxa da. Zuk ere gauza bera egin dezakezu, hemen loturik den Aliantza Gutuna izenpetuz.