Orain badakigu usaiaz kanpoko krisiak izan daitezela, eta gure gain den mehatxu nagusietariko bat bidean den klima desoreka haundia da. Izan ere berri ona, Réseau Action Climat-ren arabera, plantan eman behar diren aterabideen %50 eta %70ak lokalak dira, eta, beraz, gure esku dira ! Haatik, berri txarra: gelditzen diren aterabideen %30 eta %50 artean direnak, nazio edo nazioartean aplikatu behar direnak dira, eta, beraz, Estatuen esku. Eta hor, ez dirudi bide onetik joaiten direnik…

Tokiko moneta baten erabiltzea, tokiko elikadura zirkuitu laburrak garatzea, elektrizitatea tokian bertan ekoitzi eta saltzea, bio jatea… Hori guztiak klima aldaketaren aterabideetako parte haindi batzu dira. Eta Euskal Herrian, aterabide horiek errazki eskuragarriak dira: Eusko, Amap, kontsumitzaile kooperatibak (Otsokop edo Larrunkop), Lekukoa, I-Ener eta Enargia, laborari merkatuak, etab. Baina, gainerakoarentzat, Estatuak hartu erabakietan esku sartzerik ba al dugu ? Erantzuna bai da, palanka efektua kontuan hartzen badugu.

Gehienen adibidea

1945etik geroztik gertatu diren gizartearen bilakaera nagusier so egin dezagun. Emazteen bozka eskubidea, haurdunaldiaren borondatezko etendura, deskolonizazioa, irrati libreen baimentzea,  hizkuntza gutxituetako erakaskuntza, energia berriztagarriei edo laborantza biologikoari laguntzea…: Estatuak beti aurrera egin du gizarte mugimendu bat sortu ondoren, eta horrek agerian uzten du,  jendartearen itxaropenen eta Estatuaren jarreraren arteko desfase ezin onartua.

Trantsizio ekologikoarekin gauza bera gertatuko da. Gutariko bakoitzarentzat, gure jarreren aldatzea, tokian bertan eragitea da, ingurumenean dugun inpaktua ttipitzeko. Bainan ere, beti lokalki, gure saltzaile, ekoizle eta hautetsiak norabide berean joan daitezen sustatzea da.

Baina gure jarreren aldatzea, beste egoera baten sortzea da, non tokiko zirkuituen ekonomiak, biologikoarenak, elektrizitate garbienak, tokiko monetenak gero eta garrantzia haundiagoa duten.  Euskal Herrian, baina baita beste lekuetan ere, Frantzia osoan eta Europan, ezinbestekoa den trantsizio ekologikora egokitzeko, jarrerak aldatzen ari dira. Estatuak segitzea behartuak izanen dira.

5, 10 edo 15 urte hartuko ditu, eta oraindik fiteago joanen da, gure ohiturak gero eta lasterrago aldatzen baditugu, eta gure hurbilekoak, enpresak eta lekuko hautetsiak gauza beren egitea konbentzitzen baditugu. Azkenean, denok batera, trantsizioaren arloan, Jendartearen eta Estatuaren jarreraren arteko desfase hori sortuz, palanka egitea da.

Denok gero eta gehiago erabil dezagun gure tokiko moneta, elektrizitate garbia hauta dezagun, ahalik eta biologiko eta tokikoen jan dezagun, haragi gutxiago ere jan dezagun baina laborantza herrikoiekoa eta tokikoa, etab. Horrek jadanik eragina badu tokiko elkargoen eta enpresengan, geroz eta gehiago segitzen bagaituzte, Estatua norabide egokian mugiaraziko da.