Bihar hilabeteko 10a da, hilabeteko alda automatikoaren eguna : eusko kontu bat baduzu, hautatu duzun zenbatekoaz kargatua izanen da. Erabil dezazkezu ;

– zure euskokartarekin : saltoki ainitz idekiak dira oraindik, zerrenda atzeman ezazu hor eta hemen. Gure aurkibideetan (lotura) euskokartaz pagatzeko tresna duten saltegiak erakutsiak dira.

– biramendu bidez, distantziaz ordaintzeko (egiteko manera hemen) beren ekoizpenak proposatzen dituzten laborariak. Eusko bidez atzeman itzazkizu hemen (Facebook) eta hor (site), Lekukoa (lien) edo Bizi Ona – Slow food du Pays Basque bere web sarean

Eta eusko konturik ez baduzu oraindik, egiteko mementoa da ! Zure etxetik, egunean berean ideki, aktibatu eta karga dezakezu. 12€ baizik gosta da urtean, eta honen bidez, ekonomiaren birtokiratzeko ekintza konkretu bat eginen duzu.

Eusko kontua idekitzeko hemen da.