Esker beroenak Eusko laguntzaile guzier 2019an egin duzuen lanarentzat (info mahainak, afitxa edo trakten banaketa, onespen batzorde eta gidaritza batzordearen bidez proektua biziaraztea, euskoak gutunetan ezarririk, edo aldaguneak euskoz kargaturik). Milesker zuen denbora eta umore onarentzat !

Euskoak garatzen segitzen du eta 2020ko, proiektu ainitz badira ; apririlaren 4ean Ezpeletan iraganen den

Eusko Eguna haundiaren antolaketa adibidez ! Gertakatu hunen antolatzeko, ondoko asteetan eskukaldi baten beharra dugu… Urtero ehunka laguntzailek harte hartzen duzue, bainan aurten, jende gehiago beharko dugu ! Gure laguntzeko denbora eta nahikeria balinbaduzu, deitu 05 33 47 54 11-ra edo idatzi regis@euskalmoneta.org helbidera.