2020a aintzin Eusko sarean 1000 profesional izatea. Horra Eusko garapen arduradunek beren Facebook profesionaletan eraman duten kanpaniak zuen helburua: gogoak piztu eta 2020a aintzin sinbolo azkarra den zenbaki hunen gainditzea.

SEI informatika enpresa eta ESTIA ingeneritza eskolaren sortzaile eta buruzagi ohi den, eta Euskoko Gidaritza batzordeko kide den Jean-Roch Guiresse-k, Euskoa eta Euskal herriarentzat 1000 profesionalen mugaren gainditzeak zer eragin duen azaltzen digu.

Gure publikazioak berbidaliz, Eusko sarean ikusi nahi zenituzten komertsante eta enpresak izendatuz edo beste manera batez kanpaina huntan lagundu gaituzuen guzier eskerrak!

1. Euskoa, gaur egun, 1000 enpresa, komertzio, elkarte, laborari… baino gehiago biltzen dituen profesionalen sare bat da. Ipar Euskal Herri mailan kokatzen da sare hori, ongi ezagutzen duzun lurralde bat enpresa handi baten sortzailea eta zuzendaria (SEI) izan zarelako, eta ondotik, ESTIA ingenieritza eskolakoa. Zuretzat zer adierazten du?

Eusko ordainketak onartzen dituzten eta beraiek berriz erabiltzeko lanean ari diren 1000 kide profesionala; kalitatearen aldetik errespetagarria eta etorkizuna handikoa da; kopuruaren aldetik, berriz, oraindik gutxi da!

Gutxi kontuan hartzen badira Iparraldeko Merkataritza eta Industria Ganbaran, Laborantza Ganbera eta Artisauen egituretan, eta Lanbideen ganbaren kide diren 50 000 «establizamenduak». Borondatez sindikatu batetako kide egiten direnei begira asko da, eta esanguratsua Herrikoako akziodunei begira… Aitzinatze tartea uka ezina da.
Handia kalitatearen aldetik, lanbide abantsu guztiak ordezkatzen baitituzte, aitzindariak dira, beraien parekoek errespetatzen eta begiratzen dituzte, beraz eredugarriak dira.

Eta guztiak bihotz onekoak dira. Jakinarazi behar da! Zeren euskoa onartuz engaiamendu «bertutetsuak» inposatuak zaizkie euskal gizartearen onurarako, horien artean afitxaketa elebiduna, zirkuito laburrak, etabar. Horiek eguneroko lanean eragozpen batzuk sortzen ditu (kobratzean, kontularitzan…), aipatu gabe euskoak eurotan aldatzerakoan pairatzen duten diru galtzea, zoritxarrez batzuetan egitea behartuak izaten dira!

Bai, jakinarazi dezagun, euskoaren aitzinamenduei eta lanei hurbiletik lotu ditzagun eta beraien lana ulertzeko ahalegindu gitezen.

Horri esker 1500, eta 2000, eta 3000 izango dira… 20 eta 30 000 lagunen erabilpena errazteko lortu behar den kopurua da, hau da, 4-5 milioi eusko zirkulazioan.

 

2. Zure esperientziaren arabera ze garrantzia du sare batek enpresentzat?

Mota askotako sareak daude … Euskoa onartzen duten profesionalek hiru eragin mota ezberdin ukan ditzazkete:

>1. Dudarik gabe lehenik “euskoa zirkularaztea”, hots euskoa onartzen duten tokiko hornitzaile gehiago aurkitu;

>2. Ondotik, orokorkiago, beraien artean harreman ekonomikoa (erosi eta saldu) sortzea erosten dutenari buruzko konfiantza baldintza onak finkatuz: zerbitzu eta produktuen kalitate ona, prezioen egiaztatzea, epeen errespetatzea, … ; 

eta orokorrean elkarren artean lagundu, ikasi batak besteengandik (horri deitzen zaio praktika onen trukaketa), merkatu batzuei lotu ahal izateko taldeak osatuz, eta egoitzak eta materiala (kooperatibak…) partekatuz, elkarrekin enpresa abiatuz, elkarrekin eskaintzak eta enpleguak sortuz. 

HEMEN egiten hasia da, orain dela 40 urte! BNIak (aferen komendio tokiko sareak) eta klusterak horretan diraute, esparruz esparru: Goazen (turismoa), Uztartu (hazkurria), Pays basque digital (zerbitzu numerikoa), Aerospace Valley (aeronautika), etabar. Eusko sarea sortzen ari den kluster bat da, lurraldekoa, “ekonomia soziala eta solidaria” itxurakoa.

>3. eta zure burua entzunarazi! Izan dadila ELB, FNSEA, Medef, CPME edo Lantegiak, profesional sare baten xedea bere burua entzunaraztea da!

Establezimendu kolektibo baten kide bezala biziz, edozein izan dadila ere, eskola humano batean sartzea da, etengabeko hobekuntza desmartxa batean dagoena… eta hori zorrotza da, zeren norberaren lehentasunak eta baloreak argitzea erran nahi du, disziplina bat errespetatzea. Epe luzean egituratzailea da.

 

3. Nola ikusten duzu Euskoaren etorkizuna ondoko 5 edo 10 urteei begira? Zure ustez mota guztietako enpresak dinamika horretan parte hartu dezakete? Eta zein da bere eragina Ipar Euskal Herriarentzat?

Euskoak Iparraldeko biztanlegoa du helburu, bere osotasunean. Hiria, pertsonak, beraien aisialdi bizian eta lanean, beraien gaztetasunean, heldutzean eta trantsizioaren adinean. Oso zabala da, eta oso horizontala, beraz euskoaren erabilpen eta eraginaren bilakaerak epe luzean neurtuko dira. Hemendik 10 urtetara, ikusten ahal diren eraginak beharbada apalak izango dira, zeren gizartea ez da gaur egun ezagutzen dugunari alderaturik oso ezberdina izango! Alta, eragin egituratzaileak oso sakonki errotuak izango dira.

Aldaketa klimatikoak herritarren gehiengoa sentsibilizatua izango du, eta horrek bultzatuko ditu profesionalak aldaketara: zirkuitu laburra eta elikagaien eta energiaren autosufizientzia, materia eta energien kontsumoan neurritasun zorrotzago bat,… habitataren erabilpenaren forma berritzaileak,… gizatiar migrazioak,… horretan uzten dut ez bainaiz iragarle bat.

Euskoak bere errola beteko du, bereziki Ardura (pertsonala, gizartearena, herritarrarena), Zuzentasuna eta horrek dakarren gardentasuna, eta norberaren Errespetua bultzatzeko.

Aurreikusten nuen profesionalak 1500, eta 2000 eta 3000 bilakatzea… horretara heldu behar baigara 20 eta 30 000 pertsonen erabilpena errazteko, hau da, 4-5 milioi eusko zirkulazioan. Nire ustez 2025a aitzin hala izango da. Ez dezagun beldur, eta profesional kopuru handi bat bildu ditzagun etorkizun jasangarriago hori definitzeko.