Eusko kontu numerikoan sartzen den eusko bakoitzeko, euro bat atxikia da Crédit Coopératifean den erreserba fondo batean. Zer egiten da diru horrekin? Erantzuna Xavier du Bois du Maquillé, Crédit coopératifen Baionako agentziako zuzendariarekin egindako elkarrizketa honetan. 

Lerro batzuetan zure banketxea aurkezten ahal diguzu, eta, milioi baten maila gainditu berri duen Eusko numeriko erreserba fondo horrekin zer egiten duzuen azaldu?

Xavier du Bois du Maquillé: Crédit coopératif ekonomia soziala eta solidarioaren eta balore horiekin bat egiten duten emakume eta gizonen zerbitzuko jartzearen hautua egiten duen banketxe kooperatibo bat da. Bere gomendio uzten diren fondoek gizakia, interes orokorra lehenesten duen ekonomia erreala finantzatzen laguntzen dute. Crédit Coopératifek, proiektu horiek, jendarte eta inguramen ardura betetzea zaintzen du beti ere kooperatiba, etika eta gardentasun printzipioekin bat eginez.

Finantzia solidarioaren aintzindari eta aktore nagusia, paradisu fiskaletatik kanpo eta zergak Frantzian ordaindurik, etorkizun hobeago baten aldekoa eta planetaren zerbitzukoa, Crédit Coopératifen xedea uzten zaion dirua ekonomia errealaren alde zirkularaztea da.

Zer iritzi duzu orokorrean tokiko monetetaz, eta berezikiago Euskoaz?

Euskoaren aspaldiko erabiltzaile harroa naiz. Nire ustez tokiko monetak orokorrean tresna zoragarriak dira. Tresna horiek, baligarriak diren trukaketetan monetak duen lehen errolaz gogoeta bat bultzatzeko eta irekitzeko aukera ematen dute, lurraldetik eta eragileetatik hurbilen tokikoa dena berreskuratuz.

Tokiko moneten esperientzia askotarikoen artean, uste dut Euskoa arrakasta eredugarri bat eta ohiz kanpoko bat dela, oraindik garatzeko eta berritzeko ahalmen handi batekin.

Zein dira, zure ustez, osagarritasunak Crédit Coopératif bezalako banketxe bat eta Euskoa bezalako moneta baten artean?

Bere diruarekin zer egiten den kezka duen pertsona batentzat, Crédit Coopératifean utzi edo Euskoz trukatu osagarriak diren bi ekintza dira. Askok diruarekin erabilgarria, gardena eta engaiatua den harreman bat aukeratu nahi dute, beraz era berean Crédit Coopératifan eta Euskoan!

Info gehiago : www.credit-cooperatif.coop