Euskoak Donibane Lohizune animatuko du datorren urriaren 18 eta 19an, zine-eztabaida eta poteo alaitu batekin amaituko den animazio egunarekin herriko merkatuan.
Zatozte denak!

Urriaren 18an ostiralarekin:

19:15etan, Le Select zine aretoan, Sam Caro zinegilearen «L’Argent autrement» dokumentalaren proiekzioa. Antoine Leiris, finantziaren diruaren joan etorri handietatik urruti, moneten, bankuen eta trukaketen arloetan berrikuntzak bultzatzen dituztenengana abiatzen da, fokus berezi bat eginez Euskoari buruz! Proiekzioaren ondotik Euskoak animatuko duen eztabaida bat izango da 20etatik goiti, eta 20:45etan, berriz, trukatzen segitzen ahalko dugu pote baten inguruan Le Selecten ostatuan.

Urriaren 19an larunbatarekin:

Larunbatean, Donibane Lohizungo merkatu estaliaren aitzinean Eusko Elkarteen Egunaren lehen edizioa iraganen da!

Elkarte eta laborarien herrixka bat izango da 10etatik 17ak arte:

– Euskal Herriko Laborantza Ganbara,
– Hegalaldia
– Bizi!
– KOMedia
– Bestearekin
– Emanik
– Les Kiwis de Dany
– L’âne et le piment
– Zabal’Oil
– Bai Euskarari
– Integrazio Batzordia
– etab.

Mutxiko, eta Ziburuko Kaskarotenia ikastolak prestaturiko talo eta ostatuarekin.

11etan, 2019ko Eusko %3aren banaketa: 20 000 eusko baino gehiago banatuko dizkiegu zuek lagun bezala aukeratu dituzuen 50 bat elkarteei. Urte osoan zehar euskoz egin dituzuen trukaketen %3a jasoko dute! Dohaintza hori enpresek euskoak eurotan aldatzen dituztelarik aplikatzen den %5eko komisioren bidez diruztatua da, eta horri esker Euskoa elkartasun eta elkarte biziaren finantziazio tresna ezin hobe bat bilakatu da! Dirua jasoko duten elkarte ezberdin batzuk egongo dira bertan dohaintza eskuratzeko eta diru laguntza horrek beraien elkartean duen eragina aipatzeko.

Gogoratu Euskoan kidetzen zirelarik tokiko elkarte lagun bat aukeratu behar duzula. Elkarteak, 30 lagun lortzen baldinba ditu, urtero euskoz trukatu duten diru zamaren %3a jasoko du. Adibidez, 30 lagunetan bakoitzak, hilean 100 eusko baliatzen baditu elkarteak 1080 euskoko dohaintza jasoko du urte bukaeran. 2013 eta 2018 urteen artean 70 000 eusko banatuak izan zaizkie elkarteei.

Zatozte gure ikustera eta antolatzen ditugun ekitaldi ezberdin horietan parte hartzera. Gure elkartea eta beste elkarte asko ezagutzeko parada izango duzue, eztabaidatzeko eta momentu gozoak partekatzeko. Bukatzeko poteo alaitu bat Ingumak txarangarekin izango da Donibane Lohizungo eusko ostatuetan :

– 18etan Martxuka
– 19etan Le Komptoir Des Amis
– 20etan Battela Ostatua
– 21etan Kaia Ostatua

Laster arte!